Bruno Ganz
Bruno Ganz (Zürich, Suitza, 1941eko martxoaren 22a - Au, 2019ko otsailaren 16a) suitzar antzezlea izan zen.
Bruno Ganz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zürich, 1941eko martxoaren 22a |
Herrialdea | Suitza |
Bizilekua | Berlin Venezia Zürich |
Lehen hizkuntza | Swiss High German (en) |
Heriotza | Au (en) , 2019ko otsailaren 16a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Rehalp Cemetery (en) |
Heriotza modua | : heste meharreko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zurich University of the Arts (en) |
Hizkuntzak | Swiss High German (en) ingelesa frantsesa italiera Bühnendeutsch (en) alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, telebista-aktorea eta aktorea |
Lantokia(k) | Zürich eta Suitza |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
1969an, Goetheren Torquato Tasso obraren antzezpenean parte hartu zuen, Edith Clever eta Jutta Lamperekin batera. Joera iraultzaileak bultzatuta, Berliner Schaubühne konpainiaren sorrera sustatu zuen, eta konpainia horretako antzezle izan zen 1970etik 1975era. Talde harekin jokatu zituen, besteak beste, Ibsenen Peer Gynt, Kleisten "Homburgeko printzea" eta Gorkiren "Udatiarrak" (1975). Gorkiren obra hura zinemara eraman zuen, eta beste zenbait film ere egin zituen, hala nola "O-ko markesa" (1975, Eric Rohmer), "Amerikar adiskidea" (1977, Wim Wenders), "Aiztoa buruan" (1978, Reinhard Hauff), Brasilgo mutikoak, "Nosferatu, gaueko banpiroa" (1978, Werner Herzog), "Hiri zurian" (1983, Alain Tanner) eta "Berlin gaineko zerua" (1987, Wim Wenders).
1993-1994an, Salzburgon jardun zuen Shakespeareren Coriolano antzezten. Azpimarratzekoak dira, halaber, Friedrich Hölderlinen olerkiez Ganzek egindako interpretazio sentiberak. Thomas Bernhardek Ganzi eskaini zion "Ehizaldia" obra.
2004an Der Untergang filman Adolf Hitlerren papera antzeztu zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Ganz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.