Brunilda Austrasiakoa
Brunilda Austrasiakoa[1] (Toledo, c. 543-613) Austrasiako erregina ezkontide eta erregeordea izan zen. Atanagildo errege bisigodo eta Gosvintaren alaba, arrianismoan hezi zuten.
Brunilda Austrasiakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Toledo, c. 543 | ||
Herrialdea | Austrasia | ||
Heriotza | Renève, 613 ( urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: dismemberment (en) | ||
Familia | |||
Aita | Atanagildo | ||
Ama | Gosvinta | ||
Ezkontidea(k) | Sigeberto I.a Meroveo II | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Merovingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ezkontidea |
567an Sigeberto I.a Austrasiako errege merovingiarra ezkondu zuen eta katolizismora bihurtu zen. Hiru aldiz gobernatu zituen Austrasia eta Burgundia, Txildeberto II.a bere semearen (575-583), Teodoberto II.a bere iloba (595-599) eta Sigeberto II.a bere birbilobaren (613) izeneetan. Bere agintaldietan tirabira handiak izan ziren monarken eta nobleen artean.
Brunhilda agintari efizientea izan zen eta gatazka asko izan zituen nobleekin, elizarekin eta beste merovingiarrekin. Gatazkarik ospetsuena Fredegundarekin izan zuen, izan ere, 568an Txilperiko I.a Neustriako erregeak, Fredegunda maitaleak bultzatuta, Brunhildaren ahizpa nagusia, Galsvinta, erail zuen. Fredegundak Brunhildaren senarra erail zuen eta Brunhilda bera espetxeratu zuen. Klotario II.ak, Fradegundaren semeak, gatazkari eutsi eta 613an Brunhilda menderatu lau zaldiz zatikatu zuen.[2]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorrikopertsona-izenak. . Bere izenak hainbat aldaera ditu. alemanez Brunhilda, frantsesez Brunehaut eta gaztelaniaz Brunegilda edo Brunequilda diote. Badira beste aldaera batzuk ere: Brunilda, Brunichildis, Brunechildis, Brunichild, Brunechilde, Brunichilda, Brunhild, Brunhilde, Brünnhilde, Brünhild, Brynhild edota Brynhildr. (Encyclopædia Britannica, 2004).
- Dahmus, Joseph Henry. (1972). Seven Medieval Queens. .