Brucella
Brucella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo txikiak direnak (kokobaziloak). Aerobioak dira eta ez dira mugikorrak. Ez dute esporarik sortzen.
Brucella | |
---|---|
Brucella melitensis hazkuntza-inguru batean Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Alphaproteobacteria |
Ordena | Rhizobiales |
Familia | Brucellaceae |
Generoa | Brucella [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | brucellin (en) |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Genero honetan 7 espezie daude, denak animalien parasitoak. Espezie bakoitzak gordeleku desberdina du:
- Brucella melitensis-ek ahuntzak eta ardiak infektatzen ditu.
- B. abortus-ek behiak infektatzen ditu.
- B. suis-ek txerriak
- B. ovis-ek ardiak
- B. canis-ek txakurrak
- B. marinus-ek itsasoko ugaztunak
- B. neotamae
Espezie hauetatik lau patogenoak dira gizakiarentzat: B. melitensis, B. abortus, B. suis eta B. canis. Espezie hauek eragiten duten gaitza bruzelosia da, gizakiak animalietatik harrapatzen duena (zoonosi bat izanik, beraz).
Brucella-ren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- aerobio hertsiak: (O/H: +/-)
- oxidasa (+)
- katalasa (+)
- nitratoak erreduzitzen dituzte
- urearen hidrolisia (+) (ureasa dute).
Laborategiko hazkuntza-inguruetan Brucella-k hazkuntza motela du. Horregatik, lagin klinikoek inkubazio epea ohi baino luzeago behar dute.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brucella |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.