Bruce Lee

Bruce Leetxineraz: 李小龍; jaiotzako izen-deiturez Lee Jun-fan, txineraz: 李振藩— (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1940ko azaroaren 27a Kowloon Tong, Hong Kong, 1973ko uztailaren 20a) borroka arteetako maisua, akzio filmetako aktorea, filosofoa,[1] zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan jaioa, hongkongdar jatorrikoa zen. XX. mendeko borroka arteetan itzal handiena duen maisutzat eta ikono kulturaltzat hartzen da.[2] Brandon Lee eta Shannon Lee aktoreen aita izan zen.

Bruce Lee

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak李振藩
JaiotzaSan Franciscoko Txinatar Hospitala, 1940ko azaroaren 27a
HerrialdeaBritainiar Hong Kong
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaHong Kong
San Frantzisko
Seattle
Lehen hizkuntzaYue txinera
HeriotzaKowloon Tong (en) Itzuli, 1973ko uztailaren 20a (32 urte)
Hobiratze lekuaLake View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: garuneko edema
Familia
AitaLee Hoi-chuen
AmaGrace Ho
Ezkontidea(k)Linda Lee Cadwell  (1964 -  1973)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaSeattle Central College (en) Itzuli
Washingtongo Unibertsitatea
(1961 - 1964)
HizkuntzakYue txinera
ingelesa
Irakaslea(k)Yip Man
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea, zinema ekoizlea, gidoilaria, aktorea, martial artist (en) Itzuli, stunt performer (en) Itzuli, stunt coordinator (en) Itzuli eta errealizadorea
Altuera1,72 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)李元鑒
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

brucelee.com
IMDB: nm0000045 Allocine: 1986 Rottentomatoes: celebrity/bruce_lee Allmovie: p41139 24346 Metacritic: person/bruce-lee TV.com: people/bruce-lee-1
Facebook: BruceLee Twitter: brucelee Instagram: brucelee Last fm: Bruce+Lee Musicbrainz: 6413abb6-755c-4fa8-8401-43ee23e60d70 Find a Grave: 612 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lee San Frantziskon (Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak) jaio bazen ere, txinatar jatorriko gurasoak zituen, eta Hong Kongen bizi izan zen nerabezaroa bukatu arte. Hong Kongen eta Hollywooden ekoitzi zituen filmek borroka-arteen filmen itzala handitu zuten, eta Mendebaldean txinatar borroka-arteen ezaguera zabaldu zuten.

Lee ikono kultural bihurtu zen, batez ere txinatarrentzat, bere filmetan aberriaren harrotasuna ordezkatzen zuelako.[3] Txinatar borroka-arteak praktikatzeari ekin zion kung fu batez ere.

Zinema

1993an, haren bizitzan oinarritutako Dragon: The Bruce Lee Story («Dragoia: Bruce Leeren historia») filma estreinatu zen.

Idazlanak

  • Chinese Gung-Fu: The Philosophical Art of Self Defense (1963). Bruce Leek idatzitako lehen liburua.
  • Tao of Jeet Kune Do (1973). Hil ondoan argitaratua.
  • Bruce Lee's Fighting Method (1978). Hil ondoan argitaratua.

Antzezlanak

Haren omenezko estatua, Hong Kongen.

Filmak

UrteaJatorrizko tituluaIngelesezko tituluaPertsonaia
1941Golden Gate GirlUmea
1946The Birth of Mankind
1948Fu gui fu yunWealth is Like a Dream
1949Meng li xi shiSai See in the DreamYam Lee
1950Xi lu xiangMy Son, Ah ChungLee Siu Lung
1951Ren zhi cueInfancyNgau
1953Qian wan ren jia
1953Fu zhi guoFather's Fault
1953Ku hai ming dengThe Guiding Light
1953Ci mu leiA Mother's Tears
1953Wei lou chun xiaoIn the Face of Demolition
1955Gu xing xue lei
1955Gu er xing
1955AiLove
1955Ai xia jiLove Part 2
1955Er nu zhaiWe Owe It to Our Children
1956Zhia dian na fu
1957Lei yuThe Thunderstorm
1960Ren hai gu hongThe OrphanAh San
1969MarloweberaWinslow Wong
1969The Wrecking CrewberaBorroka koreografoa
1971The Big BossFists Of FuryCheng Chao-an
1972Fist of FuryThe Chinese ConnectionChen Zhen (陳真)
1972The Unicorn PalmBorroka koreografoa eta cameoa
1972Way of the DragonReturn of the DragonTang Lung
1972The Game of DeathHai Tien
1973Enter the DragonberaLee Jauna
1978Game of DeathberaBilly Lo
1979Game of Death IITower of DeathBilly Lo

Telebista

Erreferentziak

  1. John R. Little. (1996). The warrior within. Contemporary Books ISBN 978-0-8092-3194-2. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  2. TIME 100: "Bruce Lee"
  3. Dennis, Felix eta Atyeo, Don "Bruce Lee King of Kung-Fu" Straight Arrow Books (1974) ISBN 0-87932-088-5

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.