Bruce Beutler
Bruce Alan Beutler (Chicago, 1957ko abenduaren 29a) estatubatuar immunologo eta genetikalaria da. 2011ko Medikuntzako Nobel Sariaren erdia partikatu zuen Jules Hoffmannekin batera sortzetiko immunitatearen aktibazioari buruz egindako aurkikuntzengatik. Beste erdia Ralph M. Steinman jaso zuen zelula dendritikoen aurkikuntzagatik.
Bruce Beutler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1957ko abenduaren 29a (66 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Pritzker School of Medicine (en) Polytechnic School (en) |
Tesi zuzendaria | Abraham I. Braude (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, genetista, immunologoa, unibertsitateko irakaslea eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Scripps Research (en) Rockefeller Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
utsouthwestern.edu… |
Medikuntza ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean. University of Texas Southwestern Medical Center-eko genetika zentroko zuzendaria da.
Aitzindaria da sortzetiko hanturaren eta immunitatearen azterketa molekularrean eta genetikoan. Alfa faktorea tumore-nekrositik isolatzen lehena izan zen. Bere aurkikuntzek Etanercept medikuntza sortzea ahalbidetu zuten, artritis erreumatoidea, Crohn gaitza, psoriasia eta beste gaixotasun inflamaiorio batzuk tratatzeko erabilia.