Brownie

Brownie (ingelesetik mailegatutako hitza da, euskaraz: "marroitxoa"), txokolatezko brownie ere deitzen dena, Ameriketako Estatu Batuetako gastronomiaren produktu tipiko bat da, txokolatezko pastel laukizuzen zapala da. Bere kolore ilun edo marroiarengatik, datorkio izena, ingelesezko brown hitzetik alegia. XIX. mendean asmatu zen gozo hau eta XX. mende hasieran ezagun egin zen bai Estatu Batuetan bai Kanadan. Testurari dagokionez tarta eta galletaren bitartekoa da. [1] Browniea era askotakoa izan daiteke: fudge geruza bat jartzen zaio gainean, baita esne-gain gisako geruza bat ere, eta ur, intxaur, txokolate, butterscotch (toffee kurruskari mota bat), kakahuete-gurin zatitxoak eta beste osagai batzuk eduki ditzake barnean. Bestalde txokolate gabe egiten den aldaera bat ere badago, azukre beltzarekin egiten dena eta brownie horixka deitzen dena (blondie).

Brownie
dessert bar (en) Itzuli eta litxarreria
Osagaiakirina, Kakaoa, arrautza, azukrea eta gurina
Historia
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak
Sorrera-dataXIX. mendea

Browniea normalean eskuarekin jaten dute, maiz esne edo kafearekin. Epel ere zerbitzatzen dute, alboan izozkia duela (à la mode erara), edo gainean azukrearekin.


Historia

Chicagoko sukaldari batek sortu zuen Palmer House hotelean[2] Bertha Palmer-ek erakustaldira zihoazen emakumeentzako postre bat eskatu ostean; emakumearen eskaeraren arabera, pastel zati bat baino txikixeagoa izan behar zuen, baina pastelaren ezaugarriak mantendu behar zituen eta errez jan ahal izateko modukoak izan behar zuten. Lehenengo brownie hauek intxaurrak zituzten barnean eta albertxiko geruza bat zuten gainean, eta oraindik ere errezeta originalaren arabera egiten jarraitzen dute hotelean[3].

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Webster's New World College Dictionary, 4th Edition, 2008.
  2. Extra Info on 190 North's April 8, 2007 Show. in: 190 North. 2007-04-08.
  3. Uncle Phaedrus

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.