Bronisław Malinowski
Bronisław Kasper Malinowski (Krakovia, Polonia, 1884ko apirilaren 7a - New Haven, Connecticut, AEB, 1942ko maiatzaren 16a) antropologo, etnologo eta soziologo poloniarra izan zen. Bere bizitzaren urte gehienak Erresuma Batuan, AEBetan eta Polinesian eman zituen. Krakoviako Jagelloniar unibertsitatean Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen; ondoren Filosofia ikasi zuen 1902-1906 urteen artean, eta 1908an Ekonomia doktoretza lortu zuen. 1910 eta 1913 artean Erresuma Batuko London School of Economics and Political Sciencen ikasi zuen.
Bronisław Malinowski | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1884ko apirilaren 7a |
Herrialdea | ![]() Poloniako Bigarren Errepublika ![]() |
Heriotza | New Haven (Connecticut), 1942ko maiatzaren 16a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Evergreen Cemetery (en) ![]() Connecticut |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Lucjan Malinowski |
Ezkontidea(k) | Elsie Masson (en) ![]() Valetta Swann (1940 - 1942) |
Leinua | Q63532432 ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jagellondar Unibertsitatea Doktoretza : matematika, zientzia fisiko London School of Economics Leipzigeko Unibertsitatea Jan III Sobieski High School in Kraków (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Edmund Leach Hilda Kuper (en) ![]() Audrey Richards Z. K. Matthews (en) ![]() Raymond Firth (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa poloniera |
Irakaslea(k) | Wilhelm Wundt |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, etnografoa, argazkilaria, social anthropologist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea London School of Economics Yale Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Émile Durkheim |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
![]() ![]() |
Malinowski ezaguna da landa-lanean oinarritutako antropologiaren aitzindaria izan zelako, bai eta erabili zuen metodoarengatik: behaketa partehartzailea. Ospetsua da ere eboluzionismo eta difusionismoari aurre egiteko garatu zuen interpretazio antropologiko berriarengatik, Funtzionalismoa. Hau guztia dela eta XX. mendearen antropologorik garrantzizkoenetako bat da.
Asko bidaiatu zuen, bere adiskide Stanisław Ignacy Witkiewicz lagun zuela.
Bronisław Malinowski 1942ko maiatzean hil zen, Connecticuteko New Haven hirian, Ameriketako Estatu Batuetan.
Bibliografia
- The Trobriand Islands (1915)
- Argonauts of the Western Pacific (1922)
- Myth in Primitive Society (1926)
- Crime and Custom in Savage Society (1926)
- Sex and Repression in Savage Society (1927)
- The Sexual Life of Savages in North-Western Melanesia (1929)
- Coral Gardens and Their Magic: A Study of the Methods of Tilling the Soil and of Agricultural Rites in the Trobriand Islands (1935)
- The Scientific Theory of Culture (1944)
- Magia, Zientzia eta Erlijioa (1948)
- The Dynamics of Culture Change (1945)
- A Diary In the Strict Sense of the Term(1967)
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronisław Malinowski ![]() |