Broadway Boogie-Woogie
Broadway Boogie-Woogie Piet Mondrian margolari abstraktu nederlandarraren lana da. Haren bizitzaren azkena izan zen; 1943an amaitu zuen lana, 1940an, Europako gerratik ihes egiten, New Yorkera aldatu eta gutxira. Mondrianek zabaldutako Neoplastizismo mugimendu barruan kokatzen da. Gaur egun MoMAn erakusten da.
Broadway Boogie-Woogie | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Piet Mondrian |
Sorrera-urtea | 1942 |
Izenburua | Broadway Boogie Woogie |
Mugimendua | Neoplastizismoa De Stijla |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 127 (![]() ![]() ![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Inbentarioa | 73.1943 |
Historia | |
Erakusketak | ezezaguna |
Historia
Piet Mondrianek 1943an amaitutako pintura da, 1940an New Yorkera lekualdatu eta gutxira. Bere lan goiztiarrekin alderatuta, oihala karratu kopuru handiago batean banatuta dago. Pintura Maria Martins eskultore brasildarrak erosi zuen, 800 dolarreko prezioan, New Yorkeko Valentine Galleryn, 1943an Martins eta Mondrianek han erakutsi ondoren.[1] Azkenik, eskultoreak MoMari eman zion.
Gaia
Lan abstraktua izan arren, pintura hau mundu errealeko adibide batean inspiratuta dago: Manhattan hiriko laukitxoa, eta Broadway boogie woogie jazz-musika. Mondriani dantza egitea gustatzen zitzaion musika hau eta, nolabait, bere margolanean islatu zuen.[2]
Azalpena
Piet Mondrian New Yorkera iritsi zenean arkitektura txukun eta zurrun hura gustatu zitzaion. Laster jazzaren aldartea eta tonua txertatu zituen lan honetan. Mondrianek “itxura naturalaren suntsipena” deitu zion; eta bitarteko hutsen etengabeko oposizioaren bidez eraikitze-erritmo dinamikoan oinarritu zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Artelanaren fitxa MoMaren webgunean.