Brixton

Brixton Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Lambeth udalerriaren erdigunea da, bertan baitago udaletxea. 2011ko erroldaren arabera 78.536 biztanle ditu.

Brixton
Brixton
Londresko esparrua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaLambeth
Jatorrizko izenaBrixton
Posta kodeaSE5
Geografia
Koordenatuak51°27′27″N 0°07′03″W
Map
MugakideakClapham (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria78.536

Historia

Ingurunea

Dirudienez Brixton izenak "Brixiren harria" esan nahi du. Brixi lord saxoi bat zen eta Hundred Surreyko gortea biltzen zen tokia seinalatzeko harri bat ezarri zuen. Ez da harria aurkitu baina Brixtongo muinoan egongo zela uste da. Muinoaren inguruan Lambeth iparraldeko aintzirak zeuden eta bertan Effra ibaiak Tamesis ibaiarekin bat egiten zuen. Bi zubi eraiki ziren Effra ibaiaren gainean, gaur egun Brixton kalea eta Clapham kalea dira, Erresuma Batuaren hegoaldera zihoazenak.

Auzoaren sorrera

Ingurunea populatu gabe mantendu zen XVIII menderarte. Orduan herrixka batzuk sortu ziren eta nekazal eremua bihurtu zen. 1816an Vauxhall zubia eraiki zen tea industria iritsi zen. 1816 urtekoa da Brixton auzoan gelditzen den errota bakanetako bat. 1860 eta 1890n artean klase ertaineko auzoa bihurtu zen. 1877an Brixtongo merkatua ireki zen. 1920 hamarkadan Londresko hiru saltoki handi ireki ziren eta hiriburuko erosketa eremua bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen eta kalte handiak jasan zituen. Gerra ondoren etxebizitza sozialak eraiki ziren eta karibe aldetik etorritako inmigrante ugarik hartu zituzten. Aurreneko inmigranteak Empire Windrush itsasontziak ekarri zituen 1948an eta horregatik "Windrush belaunaldia" ezizenarekin ezagutu ziren.

Istiluak

1970 hamarkadan arazo sozial eta ekonomiko larriak izan zituen eta 1981eko apirilean istilu gogorrak izan ziren.[1] Kriminalitate tasa gutxitu nahian polizak "Operation Swamp 81" kanpaina abiatu zuen. Kalez jantzitako poliziei itxura susmagarria zuen edonor gelditu eta erregistratzeko aukera eman zion lege berriak eta bost egunetan 1000 pertsonatik gora atxilotu zituzten, gehienak beltzak. Honek istilu larriak eragin zituen, 297 polizia zauritu, 100 auto erre (erdiak poliza autoak) eta 150 eraikin kaltetu ziren.[2] Gobernuak egindako ikerketak poliziaren gehiegizko indarkeria azaldu zuen. Honen adierazgarri dira auzoan margoturiko horma-irudiak.

1995ean poliziaren eskutan zegoen Wayne Douglas-en heriotzak istilu berriak ekarri zituen eta 1999an David Copeland neonaziak bonba bat leherrarazi zuen.

Gentrifikazioa

1990 hamarkadan gentrifikazio prozesua gertatu da. Klase ertaineko biztanleria nagusitzen hasi zen. Arte bohemioa, nekazal merkatua, pop-up dendak, jatetxeak, delicatessen dendak eta kafetegiak ireki ziren. 2009ko irailaren 17an Brixtongo libera txanpona atera zuten auzoko ekonomia bultzatu nahian. 2013an Auzokidetasunaren Sari Handia irabazi zuen Brixtonek.

Ondasun nabarmenak

Biztanle ezagunak

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Brixton

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.