Britpop

Britpop 1990eko hamarkadaren hasieran Erresuma Batuan sortu zen rock alternatiboaren azpigenero bat izan zen. Bere ezaugarriak honakoak ziren: doinuen goxotasuna, abestien sotiltasuna, eta 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadako musika taldeen eraginak izatea, adibidez, The Beatles eta The Kinks.

1990eko hamarkada AEBetan grunge musika pil-pilean zegoen bitartean, Erresuma Batuan britpoa nagusi izan zen. Jada, hamarkadaren bigarren erdialdean bi azpigeneroek gainbehera bizi izan zuten.

Azpigenero honetako bi talde nagusiak Oasis eta Blur izan ziren, bien arteko lehia bere garaian The Beatles eta The Rolling Stones taldeek izan zuten mailara iritsi zen, bi taldeen arteko hika-mikak eta azpigenero honetako zaleen banaketak ere eman zirelarik. Beste talde nabarmenak hauek izan ziren: Ocean Colour Scene, Suede, Elastica, The Verve, Delirious?, Pulp, Supergrass, Keane eta Sleeper.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.