Britainiar Raj
Britainiar Raj (hindustaneraz: rāj राज, urduz: راج, /rɑːdʒ/; euskaraz: «gobernamendu») 1858 eta 1947 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen kolonia eta agintepeko lurra izan zen. Garai haietan, eskualdeak India izena zuen eta barnean Erresuma Batuak zuzenean gobernaturiko probintziak eta menpeko printzerriak zeuzkan eta 1876tik aurrera, Indiar Inperioa hartu esan zitzaion, Nazioen Liga eta Nazio Batuen Erakundean parte hartu zuena.
Britainiar Raj British Raj | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1858 – 1947 | |||||||||||||
Erresuma Batuaren kolonia eta agindupeko lurra | |||||||||||||
| |||||||||||||
Ereserkia God Save the Queen/King | |||||||||||||
Raja 1909an | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Kalkuta (1858–1912) New Delhi (1912–1947) Shimla (Udan) | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Hindustanera, ingelesa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Eratua | 1858 | ||||||||||||
Independentzia | 1947 | ||||||||||||
|
1858an, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak eskualdean zuen agintea Viktoria erreginari besterendu zion (1877an Indiako enperatriz aldarrikatu zuten). 1947ra arte iraun zuen, bitan zatitu zen arte, alegia: alde batetik, Indiako Batasuna (gero Indiako Errepublika dena) eta bestetik Pakistango Agindupeko lurra (gero Pakistango Islamiar Errepublika eta Bangladeshko Errepublika direnak). Ekialdeko Birmaniako probintzia 1937an kolonia independente eta 1948an estatu burujabe bilakatu zen.
Probintziak
Probintzia | Azalera (km2) | Biztanleria | Agintaria |
---|---|---|---|
Birmania | 440.000 | 9.000.000 | Teniente-Gobernadorea |
Bengala (egungo Bangladesh, Mendebaldeko Bengala, Bihar eta Orissa) | 390.000 | 75.000.000 | Teniente-Gobernadorea |
Madras | 370.000 | 38.000.000 | Gobernadorea |
Bombay | 320.000 | 19.000.000 | Gobernadorea |
Probintzia Batuak (egungo Uttar Pradesh eta Uttarakhand) | 280.000 | 48.000.000 | Teniente-Gobernadorea |
Erdialdeko Probintziak | 270.000 | 13.000.000 | Komisari Nagusia |
Punjab | 250.000 | 20.000.000 | Teniente-Gobernadorea |
Assam | 130.000 | 6.000.000 | Komisari Nagusia |
Ipar-mendebaldeko Muga | - | 2.125.000 | Komisari Nagusia |
Balutxistan | - | 308.000 | Komisari Nagusia |
Coorg | - | 181.000 | Komisari Nagusia |
Ajmer-Merwara | - | 477.000 | Komisari Nagusia |
Andaman eta Nicobar uharteak | - | 25.000 | Komisari Nagusia |
Gobernadore nagusia eta erregeordeen zerrenda
Izena | Agintaldia |
---|---|
Charles Canning | 1858-1862 |
James Bruce | 1862-1863 |
John Lawrence | 1864-1869 |
Richard Southwell Bourke | 1869-1872 |
Thomas Baring | 1872-1876 |
Robert Bulwer-Lytton | 1876-1880 |
George Robinson | 1880-1884 |
Frederick Hamilton-Temple-Blackwood | 1884-1888 |
Henry Petty-Fitzmaurice | 1888-1894 |
Victor Bruce | 1894-1899 |
George Curzon | 1899-1905 |
Gilbert Elliot-Murray-Kynynmound | 1905-1910 |
Charles Hardinge | 1910-1916 |
Frederic Thesiger | 1916-1921 |
Rufus Isaacs | 1921-1926 |
E. F. L. Wood | 1926-1931 |
Freeman Freeman-Thomas | 1931-1936 |
Victor Hope | 1936-1943 |
Archibald Wavell | 1943-1947 |
Louis Mountbatten | 1947-1947 |