Brighton

Brighton Ingalaterrako hegoaldean dagoen hiria da, herrialde osoko bostgarren handiena dena London, Birmingham, Leeds eta Sheffield ondoren. 2011n, Brightonek 273.400 biztanle inguru zituen [1].Ozeano Atlantikoaren kostaldean kokatuta dago, Erresuma Batuko leku turistiko handien eta ospetsuenetakoa izanez. Alboan daukan Hove herriarekin Brighton and Hove hiria eratzen du.

Brighton
Brighton
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaEkialdeko Sussex
HiriaBrighton eta Hove
Izen ofizialaBrighton
Jatorrizko izenaBrighton
Posta kodeaBN1, BN2, BN50 eta BN88
Geografia
Koordenatuak50°49′15″N 0°08′15″W
Map
Azalera82.67 km²
Altuera22 m
Demografia
Biztanleria134.293 (2001)
Dentsitatea1.624,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01273
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakSantiago de Cali, Dieppe eta Reykjanesbær
brighton-hove.gov.uk

Ekialdeko Sussexeko konderrikoa eta Hego-ekialdeko Ingalaterra eskualdekoa da.

Historia

Brighthelmston herria 1086ko Domesday liburua sortu baino aski lehenago sortu zen. XVIII. mendean oporleku gisa bihurtu zen ezagun. 1841ean, Londresetik zetorren trenaren sorrerarekin bisitari askoren eguna pasatzeko jomuga bilakatu zen. Harrez geroztik, Brightonek populazio hazkunde nabarmena izan zuen, 1961ean 160.000 biztanle zituelarik. Gaur egun Brighton kostaldean zehar luzatzen diren hainbat herriekin bateratzen da, mendebaldera Hove, Portslade by-Sea, Shoreham by-Sea, Lancing eta Worthing dituelarik, eta ekialdera Woodingdean, Rottingdean, Saltdean eta Peacehaven.

Brighton, hotel, jatetxe, harri hondartza eta denbora-pasa aisetasunekin, turistentzako bisitaleku bihurtu da, baita hainbat konferentziaren bilgune ere. Brighton eta Hove herriak bi unibertsitate ditu, University of Brighton eta Sussex University (azken hau bere politika eta filosofia fakultateagatik Ingalaterra mailan ezaguna), baita hainbat ingeles-eskola ere, udan gazte atzerritarrez betetzen direnak.

Klima

    Datu klimatikoak (Brighton)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8 8 9 12 16 18 20 21 18 15 11 9 14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3 3 4 6 9 12 14 14 12 9 6 4 8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 88 60 51 58 56 50 54 62 67 105 103 97 851
Iturria: Met Office

Brightondar ezagunak

Erreferentziak

  1. Census 2011 result shows increase in population of the South East. Office for National Statistics (Noiz kontsultatua: 2014).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.