Bright Young People
Bright Young People edo Bright Young Things (euskaraz: «Gazte argiak») prentsa britainiarrak Londresko 1920ko Hamarkada Zoriontsuaren (Roaring Twenties) aristokrata gazte hedonista talde bati eman zion ezizena zen. Bright Young Peoplen partaide zati handi bat Eton Collegeko ikasle ohiak ziren. Fenomenoa beste herrialdetan ere bere adierazpenak izan zituen.[1]
Fenomenoa
Bright Young People 1920ko hamarkadan Europan zabaldu zen gazte kultura hedonistaren adierazpidea izan zen. Gizarte berri horrek bohemia, gau giroa eta goi klaseak nahasten zituen. Bright Young People urte haietako Erresuma Batuko gazteen kultura ikusgarri izan zen, masa gizartea Europan hedatzen ari zen urtetan. Bright Young Peoplek kontrolik gabeko droga kontsumoaren, jazz musikaren,[2] sexu frenesiaren eta eskandaluzko parranden bitartez gizarte tradizionalaren ohiturak irauli nahi zituen.[3] Brenda Dean Paul eta Nancy Cunard mugimendu horren goi klaseko ordezkari suminkor eta zital bilakatu ziren.
Testuingurua
Gerra bukatu berriak gizartearen ohiturak eta antolaketa aldatu zituen. Gerran gizon asko zendu ziren, bestetik; hortaz, miloi bat emakume gehiago zegoen. Emakumeak jada ez ziren berehala ezkontzen eta askeago izateko borondate garbia zuten. Gatazkan parte hartu zuten herrialdeatan hedonismoarekin lotutako fenomeno desberdinak eman ziren, nolabait galdutako urteak berreskuratzeko asmoz:
- Erresuma Batuan: AEBetako kultura kontsumista erabat errotu zen gazteen artean, eta modernitate horren abangoardian emakumeak kokatu ziren. Sufragistek bozkatzeko eskubide partziala lortu zuten, eta antisorgailuak zabaltzen hasi ziren. Gerrako ahaleginaren ondorioz, emakumeek independentzia handiagoa lortu zuten.
- Parisen, gazte estatubatuar asko Frantziako hiriburura joan ziren, gau giroko festa basatiek erakarrita. Haiekin kontsumismoa eta hedonismoa zabaldu zen.
- Berlin munduko sexu hiriburua zen garai hartan. Eskaintza oso zabala zen: kabaretak, aldizkari erotikoak, topaketetarako klubak. Kaleak lesbianen gizarte klubez, trabestien saloiz eta prostituzio etxez josita zeuden.[4]
Gazte distiratsu batzuk
Talde bat baino gehiago etiketa bat zen. Horregatik ez da erraza zerrenda bat egitea:
- Nacy Cunard
- Cecil Beaton, argazkilari homosexuala
- Patrick Balfour, Kinrossen baroia
- John Betjeman, idazlea
- Robert Byron, bidaldi liburuen egile ezaguna
- Brian Howard, poeta eta homosexuala, New Statesmanen kazetaria
- Edward Gathorne-Hardy
- Bryan Guinness, Guinnessen oinordeko aberatsa
- Gavin Henderson Faringdonen baroia eta, ondoren, politikaria izan zena
- Teresa Jungman eta Zita Jungman
- Beverley Nichols
- Brenda Dean Paul
- Elizabeth Ponsonby
- Diana Mitford
- Nancy Mitford eleberrigilea
- Stephen Tennant
- Evelyn Waugh
- Henry Yorke
- Edward Burra
- Anthony Powell
- William Walton
- Edith Sitwell
Bright Young People literaturan
Bright Young Peoplek idazle asko inspiratu ditu, horietako batzuk mugimenduko partaide aktiboak izan zirenak:[5]
- Nancy Mitford, Highland Fling liburuaren egilea, 1931.
- Anthony Powell, A Dance to the Music of Time eta Afternoon Men liburuen egilea, 1931.
- Henry Green, Party Going liburuaren egilea.
- John Betjeman poetak A Subaltern's Love Song poema bilduma plazaratu zuen.
- Evelyn Waugh idazleak Vile Bodies (1930) eleberria plazaratu zuen, garaiko satira.
Filmak
- Stephen Fry zuzendariak, 2003an, Bright Young Things filma zuzendu zuen, Evelyn Waughen eleberrian oinarritutako gidoiarekin.
Erreferentziak
- Historic Uk webgunea.
- [https://www.npr.org/templates/story/story.php?storyId=99687779&t=1615826156110[
- https://www.wsj.com/articles/SB123154973492170131
- https://www.berria.eus/paperekoa/1942/046/001/2021-03-14/gazte-dirdiratsuak.htm
- https://www.theguardian.com/books/2007/sep/29/featuresreviews.guardianreview2