Brigade Loco
Brigade Loco 2017an Gipuzkoako Bergara herrian sortutako musika talde bat da. Bost kide ditu, Manex (bateria), Alex (gitarra), Martin (gitarra), Oier (baxua) eta Lander (ahotsa). Gehienbat punk-rock abesten dute, baina baita punk-oia ere.[1] Euskal Herriko zein atzerriko plaza, gaztetxe, areto eta jaialdietan aritzen dira. Bi disko propio eta disko partekatu bat kaleratu dituzte gaur arte; azken hori, Italiako Azione Diretta taldearekin batera.
Brigade Loco | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bergara, Hernani eta Deba (Gipuzkoa) |
Musika mota | punk-rock |
Urteak | 2017 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | HFMN |
Taldekideak | |
Oier Martin Alex Manex Lander | |
Historia
2017ko udan, taldekideak PunkRock doinuetan murgiltzeko gogoz elkartu ziren Bergaran, eta hilabete batzuen bueltan bi abesti kaleratu zituzten, maketatzat. Entzuleen erantzuna oso ona izanik, 2018an, 12 abestiz osaturiko lehen diskoa grabatzeari ekin zioten, Iruñeko Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaizen eskutik. “Ekintzek dute hitza” izeneko lehen lan luze horrek arrakasta izan zuen Euskal Herrian, eta plaza nabarmenak ezagutzen hasi ziren, esaterako: 40 Minutu Rock, Gasteiz Calling, Hatortxu Rock, Jimmy Jazz Aretoa, Totem, Razzmatazz, Doka, San Agustin Kulturgunea... Bai eta munduan ospea duten zenbait talde handirekin oholtza partekatu ere, besteak beste Cock Sparrer, Cockney Rejects, The Exploited, 2 Minutos...
Kontzertu eta bira ezberdinen erdian Anoetako Bultzada harmailaren singlea ere kaleratu zuten. Honek Errealeko zein Euskal Herriko zaletu asko erakarri zituen. Eta geroago, 2023an, Anoetan bertan jotzeko aukera izan zuten, Europa Leagueko partida batean.
Lehen diskoak eragindako zurrunbilo horrek Euskal Herriko txoko ugari ezagutzeko aukeraz asetuta, atsedenaldi bat hartu eta 2. diskoa prestatzeko unea iritsi zitzaien. Disko hori 2020an argitaratu zuten, “Amets bati lotuta” izenpean. Grabaketa lanak Iruñeako Sound of Sirens estudioan egin zituzten, Julen Urzaizen eskutik, baina oraingo honetan, nahasketa eta masterizazioa Bartzelonako Ultramarinos Costa Brava estudioan burutu zituzten, Victor eta Santiren eskutik.
Tamalez, COVID-19aren pandemiak aurreikuspenak okertu zituen, eta disko berriaren kaleratzea eta aurkezpen data atzeratu egin behar izan zituzten.
2022. urtean Azione Diretta talde italiarraren eskutik split bat atera zuten. “Borghetti Crew” deituriko split horretan talde bakoitzak 5 abesti sartu ditu. Brigade Locoren grabaketa eta masterizazioa Sound of Sirens estudioetan egin zen orduan ere.
Azken bi urte hauetan aldaketa txiki batzuk izan dira taldean. Mikelek gitarra jotzailea izateari utzi eta haren lekua Martinek hartu du. Geroztik taldearen hazkundeak goraka jarraitu du. 2023an, HFMN disketxearekin sinatu, eta Europan zehar bidaiatzen ikusi ahal izan ditugu, hala nola, Alemanian, Italian, Chekian, Holandan, Espainian, Frantzian...
Disko banatzaile ezagunekin ere elkarlanean ibili dira, Pirates Press Records, Contra Records... tarteko. Taldeak erreferentzia hartzen eta Punk-rock talde ezagunen artean bere lekua egiten dihardu gaur egun.
Diskografia
Diskoak
Iraupen motzekoak
- Labankada (2021, egilea editore)[6]
- Beldurra (2022, egilea editore)
Erreferentziak
- «Ekintzek dute hitza» Badok euskal musikaren ataria (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
- «Brigade Loco» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- SOTON AZKEN DANTZA [ 2017 - 2023 - Laburpen Bideoa. ] (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- «Brigade Loco taldeak etxean aurkeztu du 'Ekintzek dute hitza' lan berria» Goiena.eus 2018-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
- «Amets bati lotuta» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).
- «Labankada (SG-DG)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).