Briek Schotte

Albéric «Briek» Schotte, (Kanegem, 1919ko irailaren 7a - Kortrijk, 2004ko apirilaren 4a), belgikar txirrindulari bat izan zen. 1940tik 1959ra profesionala izan zen eta munduko txapelduna izan zen birritan.

Briek Schotte

(1946)
Bizitza
JaiotzaKanegem (en) Itzuli, 1919ko irailaren 7a
Herrialdea Belgika
HeriotzaKortrijk, 2004ko apirilaren 4a (84 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Alcyon 1951-1955
Faema 1956-1956
Peugeot 1957-1957
Libertas 1958-1959
 
Jasotako sariak

Kirol ibilbidea

Briek Schotte, 1950eko munduko txapelduna.

"Burdinazko Briek" goitizenarekin ezaguna (IJzeren Briek), Schotteren ibilbide oparoa 1940tik 1959 arte luzatu zen. Bi aldiz irabazi zuen Errepideko Munduko Txapelketa 1948an eta 1950ean eta horretaz gain hainbat Klasikoetan gailendu zen.

Txirrindulari ibilbidea amaitu ostean, hainbat talderen kirol zuzendaria izan zen (Flandria, Sem-France Loire eta Skil taldeetan aritu zen, besteak beste).

Briek Schotte 2004ko apirilaren 4an hil zen eta egun horretan bertan, Flandriako Tourrak omendu zuen: alde batetik korrikalariak Oude Kwaremont izeneko "horma"tik igaro zirenean, pantalla erraldoi batean mezu bat zabalduz eta bestetik podiumean minutu bateko isilunea eginez.

Briek Schotte Sari Nagusia antolatzen da urtero bere omenez.

Taldeak

  • Mercier-Hutchinson (1939-1942).
  • Dunlop (1943).
  • Wolber (1944).
  • Alcyon-Dunlop (1945-1956).
  • Peugeot (1957).
  • Libertas (1958-1959).

Palmaresa

1939

  • Mendebaldeko Tourra.

1940

1941

1942

1944

1945

1946

1947

1948

1949

1950

1951

  • Bost mendateen Zirkuitua
  • 3. Brusela-Izegemen

1952

1953

1954

1955

1956

1957

  • Belgikako taldekako txapelketa.
  • 3. Circuit des régions frontalières.

1958

  • Belgikako taldekako txapelketa
  • Anbereseko Hiru Eguneko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
  • 3. E3 Harelbeken.

1959

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.