Brief Answers to the Big Questions
Brief Answers to the Big Questions (euskaraz Erantzun Laburrak Galdera Handientzat), Stephen Hawking ingeles fisikariaren dibulgazio liburu bat da. 2018ko urriaren 16an Hodder & Stoughton (azal gogorra) eta Bantam Books (paperezko edizioa) argitaletxeek argitaratu zuten, hain zuzen, fisikaria zendu zen urte berean. Jatorrizko ingelesezko argitalpena hizkuntza ugaritara itzuli da.
Brief Answers to the Big Questions | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen Hawking |
Argitaratze-data | 2018ko urriaren 16a |
Generoa | zientzia-dibulgazioa |
Jatorrizko izenburua | Brief Answers to the Big Questions |
Argitaletxea | Hodder & Stoughton (en) eta Bantam Books (en) |
Herrialdea | England |
Argumentua
Bere heriotzaren unean, Hawking azken proiektu batean lanean ari zen: maiz planteatzen zitzaizkion galdera «handien» erantzunak bildumatuko zituen liburua. Orrialde hauetan gizakiok aurrean dauzkagun erronka handienei buruzko bere ikuspuntua eskeintzen du, bai eta gizateriaren nahiz planeta beraren norabide eta etorkizunari buruz ere.
Atalak
Liburua hamar ataletan banatua dago, bakoitzean galdera bat proposatzen da:
- Ba al dago Jainkorik?
- Nola hasi zen dena?
- Ba al dago beste bizi adimendurik unibertsoan?
- Etorkizuna aurreikus al dezakegu?
- Zer dago zulo beltz baten barnean?
- Denboran bidaiatu ahal liteke?
- Lurrean biziraunen al dugu?
- Espazioa kolonizatu behar al genuke?
- Adimen artifiziala geu baino azkarragoa al da?
- Nola moldatu dezakegu etorkizuna?