Brie (gazta)
Brie ore biguneko gaztada, behi esne gordinez egina. Ile-de-France eskualdeko Brie lurraldean du jatorria (egun Sena-eta-Marne departamendua) eta hortik datorkio izena..
Brie | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Sena eta Marne |
Hiria | Estatu Batuak eta Australiarako bai |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Biguina |
Gantz materia | %40a |
Zahartze denbora | Hilabete 1 |
Ziurtagiria | 1980, Brie de Meaux eta Brie de Melun gaztentzat |
Ezaugarriak
Behi esne gordinarekin ekoizten da, Estatu Batuak eta Australiako salbuespenarekin, hauetan esne pasteurizatua erabili ohi da. Penicillium candida lizunak osatu eta erabat jangarria den azal xamur batez estalita dago (eta batzuetan Brevibacterium linens bakteriak ere osatu ohi du), azal hau ontze denboran sortzen da. Azalak hits, marfil edota hori kolorea du. Egitura krematsua eta zapore finekoa da, halere ontzean doan heinean zaporea bizitzera joan ohi da eta nolabaiteko amoniako usaina hartu.
Motak
Honako Brie gazta motak daude:
- Brie de Meaux (Meaux ingurukoa) - (AOC).
- Brie de Melun (Melun ingurukoa) - (AOC).
- Brie de Coulommiers (Coulommiers ingurukoa)
- Brie de Nangis (Nangis ingurukoa).
- Brie de Montereau (Montereau ingurukoa).
- Brie noir (beltza).
- Brie fermier.
- Brie de Melun bleu (urdina).
- Brie petit moulé (itxuratu txikia).
- Brie laitier.
![](../I/Brie_noir.jpg.webp)
Brie noir
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.