Brie (eskualdea)
Brie iparraldeko Frantziako eskualde geografiko eta historikoa da, Sena eta Marne ibaien artean hedatzen dena. Nekazari lurraldea da; garia, azukre-kanabera eta behi azienda dira lanbide nagusiak (ospe handiko gaztak daude). Brie frantsesa, hegoaldekoa, aberatsagoa da Champagneko Brie, iparraldekoa, baino. Hiri nagusiak: Lagny-sur-Marne, Provins, Coulommiers, Meaux, Melun eta Brie-Comte-Robert dira.
Brie (eskualdea) | |
---|---|
Mota | natural region (en) eta natural region of France (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°42′N 3°00′E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Essonne |
Historia
Azken karolingiarren eta lehen Capet-ekoen garaian bi Brie ziren: Brie frantsesa (hiriburua: Brie-Comte-Robert) eta Champagneko Brie (hiriburua: Meaux). Azken honetan sortu zen Champagneko etxea, Nafarroako erregetzaren jabea izan zena 1234-1274 bitartean (Tibalt I.a, Tibalt II.a eta Henrike I.a). Champagneko etxea Frantziako koroari lotu zitzaion 1361ean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.