Bridget Jones's Diary (filma)
Bridget Jones's Diary (euskaraz Bridget Jonesen egutegia) 2001eko Sharon Maguire galestar zinema zuzendariaren amodio eta umorezko filma bat da. Helen Fielding idazlearen Bridget Jones's Diary eleberrian oinarritua dago, berez Jane Austen idazlearen Pride and Prejudice ("Harrotasuna eta Aurreiritzia") eleberriaren berregokitzapen bat delarik. Berta, Renée Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firth aktoreek antzeztu zuten. 2004an Bridget Jones: The Edge of Reason eta 2016an Bridget Jones's Baby izeneko jarraipenak izan zituen.
Bridget Jones's Diary (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2001 |
Izenburua | Bridget Jones's Diary |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, Gabonetako filma, film komikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta melodrama (en) |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Bridget Jones (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bridget Jones's Diary (en) |
Grabazio lekua(k) | Londres eta Hertfordshire |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sharon Maguire |
Gidoigilea(k) | Andrew Davies Richard Curtis Helen Fielding |
Antzezlea(k) | |
Renée Zellweger Colin Firth Hugh Grant Gemma Jones Jim Broadbent Shirley Henderson Sally Phillips James Callis Embeth Davidtz Neil Pearson Paul Brooke Salman Rushdie Don Douglas Honor Blackman James Faulkner Jeffrey Archer Joseph Alessi Julian Barnes Lisa Barbuscia Sara Stockbridge Celia Imrie Patrick Barlow (en) Sarah Alexander (en) Joan Blackham (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tim Bevan Eric Fellner Jonathan Cavendish |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) Working Title Films (en) |
Ekoizle eragilea | Helen Fielding |
Edizioa | Martin Walsh (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Gemma Jackson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Patrick Doyle |
Argazki-zuzendaria | Stuart Dryburgh |
Jantzi-diseinatzailea | Rachael Fleming (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Erresuma Batua, John F. Kennedy nazioarteko aireportua eta Londres |
Argumentu nagusia | goal pursuit (en) eta hautespen intersexuala |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Jameson People's Choice Award for Best Actor (en) 14th European Film Awards (en) Hugh Grant Jameson People's Choice Award for Best Actor (en) 14th European Film Awards (en) Colin Firth European Film Award - People's Choice Award for Best Director (en) 14th European Film Awards (en) Sharon Maguire Europako film onenaren Saria 14th European Film Awards (en) Sharon Maguire, Working Title Films (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 74. Oscar Sariak Renée Zellweger |
miramax.com… | |
Renée Zellweger aktoreak bere antzezpenarengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
Bridget Jones (Renée Zellweger) hogeitamabi urtetako emakume londrestar ezkondugabe eta konplexuz betea da, bere maitasun bizitza hondamendi bat delarik. Bi griña bakarrik ditu: argaldu eta benetazko maitasuna topatzea. Urteberri egunean bi erabaki hartuko ditu: pisua galdu eta egutegi bat idaztea. Baina laister bere maitasun bizitza korapilatu egingo da, bi gizonen artean erdibituko baita. Alde batetik, Daniel Cleaver (Hugh Grant), bere nagusia, jator eta sexya, baina arriskutsua; bestetik, Mark Darcy (Colin Firth), familiako aspaldiko laguna, hasiera batean barnerakoi eta aspergarria iruditzen zaiolarik.
Aktorea
- Renée Zellweger: Bridget Jones
- Colin Firth: Mark Darcy
- Hugh Grant: Daniel Cleaver
- Jim Broadbent: Colin Jones jauna
- Gemma Jones: Pamela Jones andrea
- Celia Imrie: Una Alconbury
- James Faulkner: Osaba Geoffrey
- Shirley Henderson: Jude
- James Callis: Tom
- Lisa Barbuscia: Lara
- Charmian May: Darcy andrea
- Paul Brooke: "Tits pervert" Fitzherbert
- Sally Phillips: Shazza
- Embeth Davidtz: Natasha Glenville
- Patrick Barlow: Julian
- Felicity Montagu: Perpetua
- Donald Douglas: Darcy almirantea
- Dolly Wells: Woney
Kanpo estekak
- Bridget Jones's Diary filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)