Bridget Jones: The Edge of Reason (filma)
Bridget Jones: The Edge of Reason (euskaraz Bridget Jones: Arrazoiaren Ertzean) 2004ko Beeban Kidron ingeles zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. 1999ko Helen Fielding idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Renée Zellweger, Hugh Grant, Colin Firth, Jim Broadbent eta Gemma Jones aktoreek antzeztu zuten.
Bridget Jones: The Edge of Reason (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Bridget Jones: The Edge of Reason |
Jatorrizko hizkuntza | alemana ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, LGBTeei buruzko filma, eleberri batean oinarritutako filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Bridget Jones (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Bridget Jones: The Edge of Reason (en) |
Grabazio lekua(k) | Erroma, Austria, Bangkok, Thailandia eta Londres |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Beeban Kidron |
Gidoigilea(k) | Andrew Davies Richard Curtis Adam Brooks Helen Fielding |
Antzezlea(k) | |
Renée Zellweger Colin Firth Hugh Grant Gemma Jones Jim Broadbent Jacinda Barrett Sally Phillips Shirley Henderson James Callis Celia Imrie James Faulkner Alex Jennings Ian McNeice Jeremy Paxman Jessica Hynes Lucy Robinson Neil Dudgeon Rosalind Halstead Sam Hazeldine Tom Brooke (en) Simón Andreu (en) Patrick Baladi (en) Jade Ramsey (en) Neil Pearson Ting-Ting Hu (en) Catherine Russell (en) Wolf Kahler (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tim Bevan Eric Fellner Jonathan Cavendish |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal (en) Working Title Films (en) |
Edizioa | Greg Hayden |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Harry Gregson-Williams |
Argazki-zuzendaria | Adrian Biddle |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Thailandia |
miramax.com… | |
2001eko Bridget Jones's Diary filmaren jarraipena da, eran berean, 2016an Bridget Jones's Baby jarraipena izan zuen.
Renée Zellweger aktoreak bere antzezpenari esker Urrezko Globo Sariaren izendapen bat jaso zuen, Emakumezko aktore onena - Musikal eta komedia film sailean.
Argumentua
Jada Bridget Jones (Renée Zellweger) zoriontsu da: Mark Darcy (Colin Firth) ederrarekin bizi da eta bere nagusi-ohia zen Daniel (Hugh Grant) tentelaz ahaztu da. Baina zoritxarrez Rebecak (Jacinda Barrett) Markekin duen harremana apurtuaraziko du. Lanean ere ez dabil ongi, baina gauzik txarrena bere Tailandiarako bidaian gertatuko zaio. Halere, betiko legez, bere lagunen babesa izango du, haiek animatu eta jende berria ezagutu dezan bultzaraziko diote. Baina, batek daki, Bridgeten gogoan Danielekin itzultzeko asmoa ez ote dagoen?
Aktoreak
- Renée Zellweger: Bridget Jones
- Colin Firth: Mark Darcy
- Hugh Grant: Daniel Cleaver
- Gemma Jones: Pamela Jones andrea
- Jim Broadbent: Colin Jones jauna
- Celia Imrie: Una Alconbury
- James Faulkner: Osaba Geoffrey
- Jacinda Barrett: Rebecca Gillies
- Sally Phillips: Sharon "Shazza"
- Shirley Henderson: Jude
- James Callis: Tom
- Neil Pearson: Richard Finch
- Donald Douglas: Darcy almirantea
- Charmian May: Darcy andrea
- Jeremy Paxman: Bere burua antzetuz
- Ian McNeice: Quizmaster
- Jessica Stevenson: Magda
- Paul Nicholls (agerpen berezia): Jed
- Wolf Kahler: Esataria
- Catherine Russell: Camilla
- Ting-Ting Hu: Tailandiar emagaldua
- Jason Watkins: Charlie Parker-Knowles
- Vee Vimolmal: Phrao
- Pui Fan Lee eta Melissa Ashworth: Tailandiar espetxeko neskak
Kanpo estekak
- Bridget Jones: The Edge of Reason filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)