Brideshead Revisited (filma)
Brideshead Revisited (euskaraz Bridesheaderako Itzulera) 2008ko Julian Jarrold ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Erresuma Batuan aski ezaguna zen 1981eko Brideshead Revisited telesailaren zinemarako egokitzapena da, era berean hura Evelyn Waugh idazlearen izenburu berdineko Brideshead Revisited eleberrian oinarritua dagoelarik. Bertan, Emma Thompson, Matthew Goode, Ben Whishaw, Hayley Atwell eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zuten.
Brideshead Revisited (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Brideshead Revisited |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma, eleberri batean oinarritutako filma eta film erromantikoa |
Iraupena | 133 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Brideshead Revisited (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Venezia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Julian Jarrold |
Gidoigilea(k) | Andrew Davies Jeremy Brock Evelyn Waugh |
Antzezlea(k) | |
Emma Thompson Matthew Goode Ben Whishaw Hayley Atwell Michael Gambon Greta Scacchi Felicity Jones Jonathan Cake Patrick Malahide Ed Stoppard Joseph Beattie James Bradshaw Anna Madeley (en) ![]() Tom Wlaschiha Rita Davies Susan Brown (en) ![]() Roger Walker (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Douglas Rae Robert Bernstein Kevin Loader (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | BBC Film (en) ![]() |
Edizioa | Chris Gill |
Ekoizpen-diseinatzailea | Alice Normington (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Adrian Johnston |
Argazki-zuzendaria | Jess Hall (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Iparraldeko Yorkshire konderriko Howard gazteluan fikiziozko Brideshead etxaldea girotu eta filmatu zen.
Argumentua
1923. urtea, Erresuma Batua. Oxfordeko unibertsitatea, Charles Ryder gazteak Sebastian Flyte ikaslekidea ezagutu du, Lord Marchmain-en semea. Harreman estu honen ondorioz, Charles britainiar goi mailako gizarte elitistan barneratzen hasiko da, eta lehenbiziko aldiz Brideshead ezagutuko du, Flyte jauntxo familiaren etxalde ikusgarria. Han Charlesek Julia neska gaztea ezagutuko du, Sebastianen arreba, eta lehenbiziko unetik neska eder baina izaera hotzeko hartaz erabat erakarria sentituko da. Gorabeheraz beteriko garai hartan, Charles familia haren gainbeheraren lekuko zaingo da, Juliaren maitasuna beregantazeko bere gurutzada partikularrari ekingo diolarik.
Aktoreak
- Emma Thompson: Lady Marchmain
- Michael Gambon: Lord Marchmain
- Matthew Goode: Charles Ryder
- Ben Whishaw: Sebastian Flyte
- Hayley Atwell: Julia Flyte
- Greta Scacchi: Cara
- Patrick Malahide: Ryder jauna
- Felicity Jones: Cordelia Flyte
- Jonathan Cake: Rex Mottram
- Joseph Beattie: Anthony Blanche
- James Bradshaw: Samgrass jauna