Briareko ubidea
Briareko ubidea (frantsesez: Canal de Briare) Frantziako Erdialdea-Loira Harana eskualdeko ubide bat da, Loira eta Senaren adarra den Loing ibaiak lotzen dituena. Hasiera Briaren du, Loiraren alboko ubidean, eta amaiera Loingeko ubidean, Buges herrixkan (Montargisetik hurbil). 57 kilometroko luzera du eta 38 esklusa.
Briareko ubidea Canal de Briare | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | summit level canal (en) |
Luzera | 56,7 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°38′20″N 2°43′46″E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Departamendua | Loiret |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arro hidrografikoa | Seine basin (en) |
Bokalea () | Loing (en) |
Ubidea Maximilien de Béthune, Sullyko dukearen agindupean hasi zen eraikitzen, Henrike IV.a Frantziakoaren erregealdian, elikagaien garraioa errazteko. 1604an hasi eta 1642an amaitu ziren eraikuntza lanetan 6.000 eta 12.000 langile artean aritu ziren. Ubide moderno guztien prototipoa da.
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Dictionnaire des rivières et canaux de France: Canal de Briare. Projet Babel.
- (Frantsesez) Canal de Briare. Base Mérimée.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.