Briansk oblasta
Briansk oblasta (errusieraz: Бря́нская о́бласть, Brianskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 34.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.278.217 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Briansk hiria da.
Briansk oblasta Бря́нская о́бласть | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
The Bryansk Forest Sternly Stirred (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-BRY | ||
Hiriburua | Briansk | ||
Governor of Bryansk Oblast (en) | Alexandr Bogomaz (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°57′N 33°24′E | ||
Azalera | 34.900 km² | ||
Mugakideak | Smolensk oblasta, Kalugako oblasta, Oriol oblasta, Kursk oblasta, Sumyko oblasta, Txernihiveko oblasta, Homelgo oblasta eta Mahiliouko oblasta | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.182.682 (2021eko urtarrilaren 1a) −28.300 (2018) | ||
Dentsitatea | 36,63 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 32 | ||
www.bryanskobl.ru/ |
Geografia
Briansk oblasta Errusiako mendebaldean dago, Desna ibaiaren arro zabalean. Iparraldean Smolensk oblastarekin du muga, ekialdean Kaluga eta Orel oblastekin, hegoaldean Kursk oblasta eta Ukrainarekin (Txernihiv eta Sumy oblastak) eta mendebaldean Bielorrusiarekin (Homel eta Mahiliou oblastak).
Iparralde eta ekialdeko muinoetan jatorrizko baso mistoek iraun dute, baina gainerako lur gehienak nekazaritzarako landu dira. Briansk alde batera utzita, hiriak txikiak dira[2].
Erreferentziak
- «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- Bryansk Global.britannica.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.