Brian Mulroney
Martin Brian Mulroney (Baie-Comeau, Quebec, 1939ko martxoaren 20a– Palm Beach, Florida, 2024ko otsailaren 29a) kanadar politikaria izan zen. 1984tik 1993ra Kanadako lehen ministroa izan zen.
Brian Mulroney | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1984ko irailaren 17a - 1993ko ekainaren 25a ← John Turner - Kim Campbell →
1984 - 2024ko otsailaren 29a
1983ko abuztuaren 29a - 1984ko irailaren 17a ← Erik Nielsen - John Turner →
1983ko abuztuaren 29a - 1984ko irailaren 4a ← Elmer MacKay (en) - Elmer MacKay (en) → Barrutia: Central Nova (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Martin Brian Mulroney | ||||||||
Jaiotza | Baie-Comeau (Quebec), 1939ko martxoaren 20a | ||||||||
Herrialdea | Kanada | ||||||||
Bizilekua | Westmount (Quebec) | ||||||||
Heriotza | Palm Beach, 2024ko otsailaren 29a (84 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Mila Mulroney (en) (1973 - 2024ko otsailaren 29a) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Faculté de droit de l'Université Laval (en) St. Francis Xavier University (en) Artean graduatu Dalhousie University (en) St. Thomas University (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Ottawa | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Progressive Conservative Party of Canada (en) Kanadako Alderdi Kontserbadorea | ||||||||
Bizitza
Alderdi Kontserbadore Aurrerazalean sartu zen gaztetan. Lavalgo Unibertsitatean Zuzenbideko lizentzia lortu ondoren, legegizon eta negozio-gizon ospetsua egin zen. 1976an, alderdi barruko hauteskundeak galdu zituen Joseph Clarken mesedetan, eta industria-mundura itzuli zen Iron Ore Company of Canadako presidente gisa (1977-1983). 1983ko ekainean, Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izatea lortu zuen. Urte horretako hauteskundeetan legebiltzarreko aulki bat lortu ondoren, garaipenerako bidean jarri zuen Alderdi Kontserbadorea 1984ko hauteskunde orokorretan. Ronald Reagan Estatu Batuetako lehendakariarekin Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna izenpetu zuen 1988an, eta alderdia garaipenera eraman zuen berriz ere urte horretan bertan. 1993an, politika utziko zuela esan zuen, eta dimisioa aurkeztu zuen krisi ekonomikoaren eta hauteskundeetan jasandako porrotaren ondoren. Kim Campbell izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Mulroney |