Brian Josephson
Brian David Josephson (Cardiff, 1940ko urtarrilaren 4a) galestar fisikaria da. Cambridgeko unibertsitateko Fisika saileko ikerketa-zuzendaria (1967-1972) eta unibertsitate horretako Fisika irakaslea izan zen. Ikasle zela eta teoria hutsean oinarrituta, bere izeneko efektua aurkitu zuen 1962an (Josephson efektua). Aurkikuntza horri esker, Nobel saria lortu zuen 1973an, Ivar Giaever eta Leo Esaki zientzialariekin batera. Josephsonek aurresan zuen kontaktupean baina tarte isolatzaile (juntura) batez banatutako bi xafla supereroalek propietate elektromagnetiko oso berezi batzuk dituztela. Propietate horiek, hainbat esperimentutan behatu dira, eta horrela efektu mekaniko-kuantikoak eskala makroskopikoan frogatu dira.
Brian Josephson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cardiff, 1940ko urtarrilaren 4a (84 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College Cambridgeko Unibertsitatea Cardiff High School (en) |
Tesi zuzendaria | Brian Pippard (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen Missouri University of Science and Technology (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
tcm.phy.cam.ac.uk… | |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.