Brewster's Millions (1985eko filma)
Brewster's Millions (euskaraz Brewsterren Milioiak) 1985eko Walter Hill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. 1902ko George Barr McCutcheon idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Richard Pryor, John Candy, Lonette McKee, Stephen Collins eta Hume Cronyn aktoreek antzeztu zuten.
Brewster's Millions (1985eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1985 |
Izenburua | Brewster's Millions |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Brewster's Millions (en) |
Grabazio lekua(k) | New York eta Los Angeles |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Walter Hill |
Gidoigilea(k) | Herschel Weingrod (en) George Barr McCutcheon Timothy Harris |
Antzezlea(k) | |
Richard Pryor John Candy Lonette McKee Stephen Collins Rick Moranis Jerry Orbach Pat Hingle Hume Cronyn David White David Wohl Joe Grifasi Tovah Feldshuh Grand L. Bush Lin Shaye Mike Hagerty Conrad Janis R. D. Call (en) Allan Miller Reni Santoni Rosetta LeNoire Archie Hahn | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Gordon Joel Silver |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Michael Ripps (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ry Cooder |
Argazki-zuzendaria | Ric Waite |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey eta New York |
Argumentua
Brewster (Richard Pryor) AEBetako beisbol liga txikietan jokatzen duen Hackensack Bulls taldeko jokalaria da. Nahiz eta elkarren artean inoiz ezagutu ez arren, bere Rupert Horn senide aberatsa hil berri da, eta Brewsterrek diruaren balioa ezagutu dezan, bere testamentuan Brewsterrek hilabete baten epean 30 milioi dolar alferrikako gauzetan xahutzeko proba ezarriko dio, probaren amaieran dirutza guztia guztiz xahutu eta sos bakar bat bera ere ez izateko baldintzapean. Proba arrakastaz amaituz gero, Brewsterrek 300 milioiko dirutza jasoko du.
Aktoreak
- Richard Pryor: Montgomery "Monty" Brewster
- John Candy: Spike Nolan
- Lonette McKee: Angela Drake
- Stephen Collins: Warren Cox
- David White: George Granville
- Jerome Dempsey: Norris Baxter
- Jerry Orbach: Charlie Pegler
- Pat Hingle: Edward Roundfield
- David Wohl: Eugene Provost
- Tovah Feldshuh: Marilyn
- Hume Cronyn: Osaba Rupert Horn
- Joe Grifasi: J.B. Donaldo
- Peter Jason: Chuck Fleming
- Rick Moranis: Morty King
- Carmine Caridi: Salvino
- Yakov Smirnoff: Taxi gidaria
- Grand L. Bush: Rudy
- Rosetta LeNoire: R. Woods epailea
- Robert Ellenstein: Carter jauna
- Reni Santoni: Vin Rapelito
- Alan Autry: Biff Brown
- Margot Rose: Torchy's tabernako zerbitzaria
Kanpo estekak
- Brewster's Millions filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)