Bretxa (geologia)
Bretxa arroka sedimentario mota bat da, konglomeratuarengandik klastoen itxura angulotsuak bereizten duena.
Bretxa | ![]() Mineral infotaula irakurtzeko era | ||
![]() | |||
Arroka sedimentarioa |
---|
Ezaugarriak
2 mm-tik gorako sedimentuek arrokaren %50a baino gehiago osatzen dute. Klasto hauek angulotsuak dira.
Eraketa
Sedimentu solidoak pilatzen diren eremuetan sortzen da, ibaien goi ibilguetan eta mendialdeko zuloetan. Klasto hauek zementu natural batez elkartuta daude. Sedimentuak askatu diren arroken araberako konposizioa izaten dute.
Motak
Lau bretxa mota ezberdintzen dira:
- Bretxa sedimentarioak: Harriak, hezurrak, maskorrak eta beste gorputz batzuk, sedimentu oso finezko mantu batekin lurperatuak izan dira, solidotutakoan, bere baitan estekatu dituenak. Tilita, adibidez, glaziare bretxa bat da, morrena baten errekarriak buztin geruza sendo batekin estalitakoan eratutakoa. Aldi berean,
- Bretxa tektonikoak: Adibidez minolita. Faila baten bi ezpainak beste baten gainean irristatzerakoan, marruskadura handiaren ondorioz sortutako presioak eta beroak, arroka xehetu dute. Hauen zatirik handienak, ondoren, aglomeratuak geratu dira, txikienek eratutako hautsaren birkristalizazioagatik.
- Sumendi bretxak: Arroka bolkanikoen higakinetaz osaturik daude, erupzioetako labak zimentatuak izan direnak.
- Talka bretxak: Meteorito baten talkak sortarazitako bretxak dira.
Iruditegia
- Bretxa.
- Bretxa.
- Basaltozko bretxa.
- Talka bretxa.
- Bretxazko paisaia, Japonian.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.