Brest-Litovskeko Ituna

Brest-Litovskeko Ituna bake akordioa izan zen, Errusiako gobernu boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutakoa. Brest-Litovsken sinatu zen, egungo Bielorrusian, 1918ko martxoaren 3an. Itun horren bidez, Errusia atera ahal izan zen Lehen Mundu Gerratik.

Brest-Litovskeko Ituna
Irudia
Motabake itun
separate peace (en) Itzuli
Honen parte daLehen Mundu Gerra
Data1918ko martxoaren 3a
Argitaratze-data1918
KokalekuBrest
Ikertzaile Richard Pipes
Ikertzaile Georg von Rauch (en) Itzuli
Ikertzaile Roman Balabin (en) Itzuli
Ikertzaile Zbyněk Zeman (en) Itzuli
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzabulgariera, errusiera, aleman, Otomandar turkiera eta hungariera

Bi hilabetez boltxebikeen (Trotski eta Txitxerin) eta Erdialdeko Inperioen arteko negoziazioak izan ondoan, Errusia behartua izan zen ohorezko ituna izenpetzera. Gisa horretan, Polonia, Baltikoko errepublikak (Estonia, Letonia eta Lituania), Finlandia, Ukraina, Bielorrusiako zati bat, Batumi, Ardahan eta Kars galdu zituen. 1918ko azaroaren 13an gobernu sobietarrak bertan behera utzi zuen tratatua.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.