Brentanoren Eskola
Brentanoko Eskola bezala Franz Brentanoren inguruan ikasi zuten psikologo eta filosofo batzuk dira. Guztiek Bretanoren eragina ezagutu zuten. Ez zen tradizionalki "eskola" bezala ezagutu den taldea izan baina Brentanok bizitzan zehar nahiko lotura izan zuen guztiekin.[1] Dena dela, hauetako pentsalari batzuek ondoren maisuaren pentsamendutik dezente urrundu ziren; izan ere, haiei esker Brentanoren ideiak zabalkunde handia ezagutu zuten.

Franz Brentano.
Partaide ezagunak
- Carl Stumpf (Wurzburgo, 1866 - 1870)
- Edmund Husserl (Viena, 1884 - 1886 )
- Alexius Meinong (Viena, 1875 - 1878)
- Christian von Ehrenfels
- Kazimierz Twardowski (Viena, 1885 - 1889)
- Anton Marty (Wurzburgo, 1866 - 1870)
- Alois Höfler
- Benno Kerry
- Tomáš Masaryk
- Sigmund Freud
- Rudolf Steiner
- Franz Kafka[1]
Partaide horiengandik jaiotako eskolak
Brentanoren ikasleek, aldi berean, beste eskolak eta mugimenduak sortu zituzten:
- Stumpf Aron Gurwitschi irakatsi zion eta Berlingo Psikologia Esperimental Eskolaren burua izan zen; eskola horretan hauek ziren partaide nagusiak: Max Wertheimer, Kurt Koffka, Wolfgang Köhler.
- Edmund Husserl fenomenologiaren eskola sortu zuen. Fenomenologiak beste eskoletan izan zuen eragina:
- Municheko fenomenologia: Johannes Daubert eta Adolf Reinach izan ziren partaide nagusiak.
- Esistentziaren fenomenologia, Jean-Paul Sartre, Maurice Merleau-Ponty eta Martin Heidegger pentsalarien lanetan jarraipena izan zuen.
- Alexius Meinong Grazeko Eskolaren burua izan zen (Objektuen teoria. Beste pentsalari artean hauengan eragin handia izan zuen: Stephan Witasek, Alois Höfler, Vittorio Benussi eta Bertrand Russell.
- Christian von Ehrenfels-ek gestalt hitza zabaldu zuen.
- Twardowski Tadeusz Kotarbińskiren irakaslea izan zen eta «poloniar logika»ren aita bihurtu zen, Lviv-Varsoviako Eskola barruan non Jan Lukasiewicz, Stanisław Leśniewski, Kazimierz Ajdukiewicz eta Alfred Tarskiren mailako intelektualak zeuden.
- Marty eta Karl Bühler bere jarraitzailea lengoaiaren teoria garatu zuten. Teoria horrek Adolf Reinachen lanetan eragin handia izan zuen.
- Sigmund Freudek psikoanalisia sortu zuen.
Bibliografia
- The School of Franz Brentano (ed. L. Albertazzi, M. Libardi & R. Poli), Kluwer, Dordrecht 1996. ISBN 0-7923-3766-2
- The Cambridge Companion to Brentano (ed. D. Jacquette), Cambridge University Press 2004. ISBN 0-521-00765-8
- Rollinger, Robin D., Husserl's Position in the School of Brentano Kluwer, Dordrecht 1999. ISBN 0-7923-5684-5
- Rollinger, Robin D., Austrian Phenomenology: Brentano, Meinong, Husserl, and Others on Mind and Object Ontos-Verlag, Frankfurt am Main 2008. ISBN 978-3-86838-005-7.
- Barry Smith Austrian Philosophy: The Legacy of Franz Brentano Open Court Publishing Company Chicago and LaSalle, Illinois 1994
- Ion Tanasescu & Victor Popescu (coord.), Gabriel Cercel & Cristian Ciocan(eds.) The School of Brentano and Husserlian Phenomenology Studia Phaenomenologica vol. III, nr. 1-2 (2003), ISSN 1582-5647, ISBN 973-50-0564-6, 312 or.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.