Brežiceko gaztelua

Brežiceko gaztelua (eslovenieraz: Grad Brežice, alemanez: Schloss Rann) Brežice hirian dagoen gaztelua da.

Brežiceko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Brežice
Koordenatuak45°54′07″N 15°35′31″E
Map
Arkitektura
Ondarea
49

    Historia

    1241 urtean bazen egurrezko gotorleku txiki bat eta 1249an castrum bat aipatzen da. 1479an Frederiko III.a Habsburgotar enperadorearen eta Matthias Corvinus Hungariako erregeren arteko borroka izan zen bertan. Erregearen gudalosteak hartu zuen gaztelua eta 1491ean bakea sinatu zen artean mantendu zuen.

    1515eko nekazarien matxinadan Karniolako nobleek Kroaziako Banarekin bat eginda nekazarien 500 emakume eta haur hartu eta Kroaziako kostaldean esklabu gisa saldu zituztenean 900 nekazarik aurre egin zioten Klisako Marko zaldunari baina honek gaztelua erre zuen. nekazariek azkenean zalduna hil egin zuten.

    1529an gaztelua berreraiki zen eta hau da gaur ikusgai dagoena. Otomandarren erasoei aurre egin zien gaztelu bakarra izan zen Sava Beherean eta 1573an nekazarien beste matxinada bati ere aurre egin zion. Erpin bakoitzean hiru kainoi ezarri ziren.

    XVII mendean kroaziako Frankopan Etxe indartsuaren esku gelditu zen eta 1694 urtean Ignatz Maria Attems kondeari saldu zioten. Gaur egun ikusgai dagoen dekorazioa eta apaingarriak honek ezarri zituen. Greziar eta erromatarren mitologiako pasarteen margolanak daude, pizkundeko estiloan eginak. 1720an men debaldeko zatia konpondu zen eta kapera eraiki zen bertan. XVIII mendean teilatua berriztu zen.

    1917ko lurrikarak kalte handiak eragin zizkion.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.