Brazzaville
Brazzaville[1] Kongoko Errepublikaren hiriburua eta hiri nagusia da. Ibai portua da, Kongo ibaiaren eskuinaldean kokatua. Kongoko Errepublikako hego-ekialdean dago Brazzaville.
Brazzaville Brazzaville | ||
---|---|---|
hiria | ||
Nabemba dorrea Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Kongoko Errepublika | |
Probintzia | Brazzaville | |
Jatorrizko izena | Brazzaville | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 4°16′10″S 15°16′16″E | |
Azalera | 263,9 km² | |
Altuera | 320 | |
Mugakideak | Kinshasa | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.733.263 (2014) 0 (2014) | |
Metropolia | 9,000,000 (Kinshasa barne) | |
Dentsitatea | 6.567,88 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1880ko irailaren 10a | |
Telefono aurrizkia | 242 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Reims, Dresden, Kinshasa, Windhoek, Dakar, Weihai, Nuakxot eta Rabat | |
brazzaville.cg |
Artzapezpiku egoitza da, eta ekonomia jarduera nagusiak janari industria eta eraikuntza metalikoak dira. Nazioarteko aireportua du.
Historia
Pierre Savorgnan de Brazza frantses esploratzaileak eraiki zuen Brazzaville, 1880an. Ekuatore aldeko Afrika Frantseseko hiriburu bihurtu zen 1910. urtean.
1944ko urtarrilaren 30ean De Gaulle jeneralak Frantziako Inperioko ordezkari guztiak Brazzaville hirian bildu eta Union Françaiseko (Frantziar Batasuna) oinarriak azaldu zituen (burujabetasuna ukatuz, metropoli ez ziren herri eta estatu guztien frantses integraziorako bideak).
Klima
Datu klimatikoak (Brazzaville) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 34 | 35 | 37 | 35 | 36 | 34 | 32 | 34 | 35 | 36 | 36 | 35 | 37 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 32 | 33 | 33 | 32 | 29 | 28 | 29 | 31 | 32 | 31 | 31 | 31 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21 | 21 | 21 | 22 | 21 | 18 | 17 | 18 | 20 | 21 | 21 | 21 | 20 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 18 | 17 | 18 | 19 | 17 | 13 | 12 | 13 | 16 | 17 | 18 | 18 | 12 |
Euria (mm) | 135 | 145 | 196 | 196 | 159 | 8 | 3 | 3 | 30 | 119 | 222 | 142 | 1358 |
Iturria: BBC Weather [2] |
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
- BBC Weather. Average Conditions Brazzaville, Congo. .
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Marien Ngouabi Unibertsitatea
Artikulu hau Kongoko Errepublikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.