Brazil (filma)

Brazil (euskaraz Brasil) 1985eko Terry Gilliam ingeles zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. Jonathan Pryce, Robert De Niro, Katherine Helmond, Ian Holm, Bob Hoskins, Michael Palin, Ian Richardson, Peter Vaughan eta Kim Greist aktoreek antzeztu zuten.

Brazil (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaBrazil
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma, science fiction comedy (en) Itzuli, film komikoa, Gabonetako filma, film distopikoa, retro-futurism (en) Itzuli eta arthouse science fiction film (en) Itzuli
Iraupena142 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Terry Gilliam
Gidoigilea(k)Terry Gilliam
Tom Stoppard
Charles McKeown


Antzezlea(k)
Jonathan Pryce
Robert De Niro (Harry Tuttle (en) Itzuli)
Katherine Helmond
Ian Holm
Bob Hoskins
Michael Palin
Ian Richardson
Peter Vaughan
Kim Greist
Jim Broadbent
Barbara Hicks
Charles McKeown
Derrick O'Connor (en) Itzuli
Terry Gilliam
John Flanagan (en) Itzuli
Gorden Kaye
David Gant
Roger Ashton-Griffiths
Sue Hodge (en) Itzuli
Simon Jones (en) Itzuli












[[Kategoria:Derrick O'Connor (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Flanagan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Sue Hodge (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Simon Jones (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaArnon Milchan
Konpainia ekoizleaRegency Enterprises (en) Itzuli
[[Kategoria:Regency Enterprises (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJulian Doyle (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaNorman Garwood (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Kamen
Argazki-zuzendariaRoger Pratt
Jantzi-diseinatzaileaJames Acheson (en) Itzuli
Fikzioa
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0088846 Filmaffinity: 260393 Allocine: 142 Rottentomatoes: m/1003033-brazil Mojo: brazil Allmovie: v6977 TCM: 23430 Metacritic: movie/brazil TV.com: movies/brazil-1985 Netlix: 329815Edit the value on Wikidata
kronologia
Brazil (filma) The Adventures of Baron Munchausen

Filma nagusiki George Orwell ingeles idazlearen 1984 eleberrian oinarritua dago eta distopian bizi den gizarte batean girotua. Aldiz, filmaren izenburua 1939an Ary Barroso brasildar musikagileak konposatuta eta Geoff Muldaur abeslariak abestutako Aquarela do Brasil ("Brasilgo Akuarela") abesti ospetsuaren izenburutik hartua da, ingelesez herrialde horren izena "Brazil" idazten baita.

Terry Gilliamen hitzetan film honek berak zuzendutako Time Bandits ("Denbora Bidelapurrak", 1981) eta The Adventures of Baron Munchausen ("Munchausen Baroiaren Abenturak", 1988) filmeekin batera "Irudimenaren Trilogia" delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntuetatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko isladak omen dira: "Time Bandits, haur baten ikuspuntutik, Brazil, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta Munchausen, gizon adindu baten ikuspuntutik".

Gaurko egunez Brazil kultuzko film bat bilakatu da eta Gilliamen filmeen zaleen artean ziur aski gogokoena.

Argumentua

Makinak nagusi diren etorkizuneko gizarte bitxi, ilun eta etsigarri batean, euli bat ordenagailu baten barnean erori eta Archibald "Harry" Tuttle (Robert de Niro) gerrillariaren abizena Archibald Buttle (Brian Miller) aita eta familiaburu lasaiaren abizenarengatik aldatuko du, nahaste horren ondorioz atxilotua eta Estatuaren aparatu errepresiogileak eraila izango da. Gobernuaren soldatapeko Sam Lowry (Jonathan Pryce) burokrata lasaiak hildakoaren familiari kalte ordain txekea emateko ardura jaso du, gertakari honek Jill Layton (Kim Greist) ezagutzeko aukera emango dio, bere ametsetako emakumea. Eta, bide batez, benetazko Harry Tuttle ezagutu eta haren laguntzaile bilakatuko da.

Aktoreak

  • Jonathan Pryce: Sam Lowry.
  • Kim Greist: Jill Layton.
  • Michael Palin: Jack Lint.
  • Robert De Niro: Archibald “Harry” Tuttle.
  • Katherine Helmond: Ida Lowry andrea.
  • Bob Hoskins: Spoor.
  • Derrick O'Connor: Dowser.
  • Ian Holm: Kurtzman jauna.
  • Jim Broadbent: Jaffe doktorea.
  • Ian Richardson: Warrenn jauna.
  • Peter Vaughan: Helpmann jauna.
  • Brian Miller: Archibald Buttle jauna.
  • Barbara Hicks: Alma Terrain andrea.
  • Charles McKeown: Harvey Lime.
  • Kathryn Pogson: Shirley.
  • Bryan Pringle: Spiro, zerbitzaria.
  • Sheila Reid: Buttle andrea.
  • Derek Deadman: Bill.
  • Nigel Planer: Charlie.
  • Gorden Kaye: Lobby Porter.
  • Jack Purvis: Chapman doktorea.
  • Elizabeth Spender: Alison/'Barbara' Lint.
  • Myrtle Devenish: Bulegoko tipografoa.
  • Holly Gilliam: Holly Lint.
  • Roger Ashton-Griffiths: Apaiza.
  • Terry Gilliam: Shang-ri La Towers eraikinean zigarroa erretzen ari den gizona (kameoa).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.