Bray

Bray (gaeleraz Bré aurretik Brí Chualann) Irlandako Wicklow konderriko hiri handiena da, ez ordea hiriburua. Bere tamaina Dublinen hegoaldean kokaturik egoteak ematen dio. 26.852 biztanle ditu (2011), inguruko nekazal eremuak hartuta 31.872 biztanle.

Bray
Bré
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Konderria Wicklow konderria
Geografia
Koordenatuak53°12′05″N 6°06′39″W
Map
Altuera18 metro
Demografia
Biztanleria32.600 (2016)
Bestelako informazioa
Artikulu hau Irlandako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bray (argipena)».

Etimologia

Gaelerazko Bré izenak muinoa esan nahi du.

Geografia

Bray Wicklowko konderriaren iparraldean dago, Dublineko konderriarekin muga egiten. Hori dela eta, Bray ekonomikoki eta geografikoki Dublin barne dago. Hain zuzen ere Dublineko autobus eta tren zerbitzuak ditu. Brayren hegoaldean beste hiri inportante bat aurki dezakegu, Greystones. Dargle ibaia itsasoratzen da Brayn.

Historia

Erdi Aroan The Pale eremuan zegoen eta Dublingo gaztelutik britainiarrek agintzen zuten Brayn. XVII eta XVIII mendeetan arrantzale herri txikia baino ez zen baina 1854ean trenbidea iritsi zen eta Dublingo goi-klaseko jendea Brayra etortzen hasi zen lasaitasun bila.

Gaur egun aisialdirako herria da, turistak Dublindik aparte Ipar Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziatik ere etortzen direlarik.

Hiritar ezagunak

Kirolak

Aipaturiko Katie Taylor boxeolariaz gain Brayko futbol taldeek hiru aldiz irabazi dute Irlandako futbol kopa: Bray Wanderers A.F.C.-k (1990 eta 1999) eta aurretik Transport F.C.-k (1950).

Hiri senidetuak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.