Bravo (musika taldea)

Bravo 1980ko hamarkadako espainiar musika talde bat izan zen. Taldea 1982an osatu zen, ABBAren antzera (bi emakume eta bi gizonekin), eta Amaia Saizar euskalduna zuen buru.

Bravo (musika taldea)
Datuak
Urteak1982
Informazio gehigarria
Spotify: 4whHGBYEIEx2tt3CSZ3Y38 Musicbrainz: 03db9ac9-680a-46ce-8f47-5a114c2cd793 Discogs: 208371 Allmusic: mn0003437802 Edit the value on Wikidata

Taldea ospetsu 1984ko Eurovision Kantu Jaialdian Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zenean egin zen. Espainia, 1983ko Eurovision Kantu Jaialdian, Remedios Amayak abestutako ¿Quién maneja mi barca? abestiarekin, punturik gabe geratu zen, eta gutxik espero zuten Lady, ladyrekin emaitza onik lortzea. Alabaina, abesti honek hirugarren amaitu zuen jaialdian, eta arrakasta handia izan zuen Espainian, Mendebaldeko Alemanian eta Latinoamerikan. Taldea Latinoamerikako saio askotara gonbidatua izan zen, eta Viña del Marko Nazioarteko Kantu Jaialdian parte hartu zuen. Bi bilduma kaleratu zituen 1985ean talde bezala desagertu baino lehen.


Aurrekoa
Remedios Amaya
¿Quién maneja mi barca?rekin
Espainia Eurovision Kantu Jaialdian
1984
Ondorengoa
Paloma San Basilio
La fiesta terminórekin

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.