Branislav Mitrović
Branislav Mitrović, ziriliko serbiarrez Бранислав Митровић (Novi Sad, Serbia, 1985eko urtarrilaren 30a) Vasas eta Serbiako gizonezkoen waterpolo selekzioko atezaina serbiarra da. Europako titulua irabazi zuen 2012, 2014, 2016 eta 2018an, munduko titulua 2015ean, eta urrezko domina olinpikoak 2016 eta 2020an. 2015eko Munduko Txapelketan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan atezainik onena izendatu zuten.
Branislav Mitrović | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Novi Sad, 1985eko urtarrilaren 30a (39 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 201 zentimetro |
![]() ![]() ![]() |
Ibilbidea selekzioarekin
2012ko urtarrilaren 29an, Mitrovićek Europako Txapelketa irabazi zuen finalean Montenegrori 9:8 irabazita. Hori izango zen bere lehen urrezko domina selekzioarekin.
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Branislav urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Branislav urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[1][2].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() |
Waterpoloa gizonezkoa[3]. |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Waterpoloa gizonezkoa[4]. |
Bizitza pertsonala
Mitrović atezain bihurtu zen bere lehen entrenatzaileak bere gorputz handia eta esku luzeak atean erabiltzeko aholkuaren ondoren. Jelenarekin ezkonduta dago.
Erreferentziak
- «Branislav Mitrović» olympedia.org 2022-01-06an begiratua(Ingelesez)
- «Branislav Mitrović» Olympics.com 2022-01-06an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Branislav Mitrović Hungarian Water Polo Federation-etik (hungarieraz)
- Branislav Mitrović the Serbian Olympic Committee-tik (serbieraz)
- Branislav Mitrović Instagramen