Brandeburgoko Atea

Brandeburgoko Atea ez da garaipenaren ate bat, baizik eta propileo itxuran, garaiko "Berlin Berri"rako sarrera. Berlin hiriko (Alemania) erdigunean kokatzen den Mitte barrutian dago, hiriko ikurrik ezaugarritsuena delarik, Pariser Platz enparantzan dago, Unter den Linden etorbidearen amaiera eratuz, eta Tiergarten parke handiaren eta Straße des 17. Juni etorbidearen hasiera adieraziz. Hemendik gertu, Reichstag eta Potsdamer Platz ospetsuak daude. Berlingo historiako gertaera garrantzitsu asko, Brandeburgoko atearekin lotuta daude.

Brandeburgoko Atea
Brandenburger Tor
Inner German border
Berlin Customs Wall
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Koordenatuak52°30′59″N 13°22′40″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1788
Inaugurazioa1791ko abuztuaren 6a
JabeaBerlin
KomisarioaFrederiko Gilen II.a Prusiakoa
Izenaren jatorriaBrandenburg an der Havel
Arkitektura
ArkitektoaCarl Gotthard Langhans
Materiala(k)hareharria
EstiloaNeogreziar arkitektura
Dimentsioak26 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

    Arkitektura

    Brandeburgoko Atea, hiriko toki turistikorik erakargarrienetakoa da.

    Brandeburgoko Atea, Carl Gotthard Langhansek eraikia, hareharriz egina dago. 26 metroko garaiera, 65,5 metroko zabalera eta 11 metroko luzera du. Bere estiloa, neoklasizismo goiztiarrean sailkatzen da. Atenaseko akropoliko propileoak oroitarazten ditu. Bost pasabide ditu, horietatik, erdikoa da zabalena, albo bakoitzean beste bi ate estuago dituelarik. Zutabeak doriar estilokoak dira, ildotuak, eta, oinarrian, 1,75 metroko diametrora heltzen dira. Goialdea eta pasabideen barnealdea, Herkules, Marte eta Minerva irudikatzen dituzten erliebez beteta daude. Herriko harresia bota ondoren (1867-1868), Friedrich Schinkelen ikasle zen Johann Heinrich Strackek, alde banatan, bi arkupe nagusiak jarri zituen.

    Atea, 5 metroko garaiera duen eskultura batek koroatzen du, Kuadriga, Johann Gottfried Schadowk eginikoa Garaipenaren jainkosa, lau zaldik hirirantz tiratutako gurdi batean irudikatzen duena.

    Historia

    Berlineko Brandeburgoko Atean Kuadriga apaingarria.

    Brandeburgoko Atea 1788 eta 1791 bitartean eraiki zen, Frederiko Gilen II.a Prusiakoaren erregealdian. Carl Gotthard Langhans izan zen eraiki zuena, Atenaseko akropoliaren sarrera atearen eredua jarraituz. Garai horietan, Berlingo hiriaren harresiko 18 ateetako bat zegoen bertan.

    1806an Jenako guduaren ondoren, Napoleonek Koadriga eraman zuen Parisera, gerra garaikur bezala aurkezteko. Hau gertatu aurretik, Napoleon tronutik kendua izan zen. Paris hartu ondoren, Ernst von Pfuel jenerala, hiriaren zati baten komandante bezala izendatua izan zen. Berau izan zen Koadriga ospetsua berreskuratzea lortu zuena. 1814an, Blücher jeneralaren tropek, kutxetan gorde zuten estatua eta Berlinera itzuleran garraiatu zuten, bertan berriztatuz. Berriztatze honetan aldaketa esanguratsu bat izan zuen, Schinkelek diseinatutako burdinazko gurutzea gehitu zitzaion.

    1918arte, erregeren familiakoak, hauen gonbidatuak eta Pfuel familiako kideak ziren ateko erdiko pasabidea erabil zezaketen bakarrak

    Bigarren Mundu Gerran zehar, ateak kalte handiak jasan zituen eta Koadriga ia erabat txikituta geratu zen. 1956an, hiriko kontseiluak Atearen berreraikuntza adostu zuen, banatutako hiriko autoritateen desadostasunak gora-behera. Elkarrenganako salaketak gora-behera, bi alboek, elkarrekin lan egin zuten eta lana 1957ko abenduaren 15ean amaitua geratu zen. Ekialdeko Berlineko autoritateek, Koadriga, jatorrizko moldeekin berregitea erabaki zuten, baina arranoa eta burdinazko gurutzea kenduz, alemaniar militarismoaren ikurtzat baitzituzten.

    1961ean Berlineko Harresia eraiki ondoren, Brandeburgoko Atea inoren tokian geratu zen, ekialdetik zein mendebaldetik heltzerik ez zegoelarik. Mugako soldaduek eta AEDeko gonbidatu bereziak baino ezin zitezkeen joan monumentura.

    1991. urtean, Alemaniaren bateratzearen ondoren, Koadriga, 30 urtez batere mantenurik izan ez zuena, desmuntatua eta berriztatua izan zen. Berritze honetan, berriz gehitu zitzaizkion arranoa eta burdinazko gurutzea. 2001eko urtarrila eta 2002ko urria artean, atearen berritze orokorra hasi zen, 22 hilabetez erabat estalia geratu zena. Brandeburgoko atea, jai handien artean, 2002ko urriaren 3an ireki zen berriz (Alemaniaren bateraketaren urteurrena).

    Irudiak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.