Braille

Braille sistema itsuentzat eginiko idazkera sistema da, itsuek irakurri eta idatzi ahal izan dezaten. Louis Braille frantziarrak sortu zuen 1821 urtean. Sistema hau, berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da baina ohiko ortografian zentzumena bista bada, Braille sisteman irakurtzeko nozizeptoreak erabiltzen dira. Irakurtzeko itsuak behatzak erabiltzen ditu eta horregatik letrak azaltzeko erliebe duten puntuak erabiltzen dira.

Pertsona bat Braille sistema irakurtzen. ⠏⠗⠑⠍⠊⠑⠗ irakur daiteke, premier, "lehena" frantsesez.

Jatorria

Pertsona itsuen irakaskuntzan erliebezko sinboloak erabiltzea aspalditik zetorren. Horrela, XV.mendean, Francisco Lucas izeneko espainiar batek erliebezko letrak erabiltzen zituen sistema asmatu zuen. Antzekoak Europa osoan landu ziren; esaterako Frantzian Valentin Haüy irakasleak antzeko sistema asmatu zuen, kartoi-orri gainean erliebezko letrak sortuz. Sistema horietaz oinarrituta Braillek erabat berritzailea zen sistema asmatu zuen. Abianpuntutzat zeinu generatzaile bezala izendatu zuen sei puntuko kaxatxoa asmatu zuen non erliebezko puntuen konbinaketek ortografiako letra guztiak azaltzen zituzten [1].

Konbinaketak

Zeinu generatzailea.

Esaterako, ezkerreko lehenengo puntua bakarrik erliebean "a" letra zen. Horrela 63 konbinaketa egin daitezke baina gero horien arteko beste konbinaketek beste grafiak sortzen ditzakete; adibidez, letra larriak, zenbakiak e.a. Adibidez:

A letra txikiz idazteko:

A letra larriz idazteko, letra larriaren ikurra + "a" letra:

Braille idazten

Haurrei Braille irakasteko panpina.

Letrak eta zenbakiak

Beste ikur batzuk

Idazteko moduak

Perkins makinak iraultza bat suposatu zuen itsuen munduan.

Urtetan idazteko modu egokiena oso artisanala zen. Horretarako puntzoi bat erabiltzen zen; paper lodi baten gainean erregeleta bat jartzen zen non koadrikulatan zeinuen sei zuloak markatuta zeuden. Erabiltzaileak erregeletaren laguntzaz puntzoiarekin papera zulatu behar zuen. Baina arazoak ez ziren hor bukatzen: testuak, hitzak, eskuinetik ezkerretara idatzi behar ziren, ispilu moduan, gero, papera bueltatu ondoren, idatzitakoa ondo irakurtzeko. Zentzu horretan Perkins makinaren asmakizunak pertsona hauentzat izugarrizko abantaila suposatu zuen. Perkins, itxuraz, idazteko makina arrunta ematen du baina bakarrik sei tekla ditu. Sei tekla horiekin zeinu bakoitzaren zulo guztiak sor daitezke. Gaur egun, bestetik, informatikaren laguntzaz Brailleren munduan benetako iraultza gertatu da. Ordenagailu moldatuekin, ahotsa ezagutzeko sistemekin eta beste aurreraen askorekin Brailleren erabilera erabat sinplifikatu da. Pertsona itsuentzat horrelako tresnak eta baliabideak sortzen dituen espezialitateak edo teknologiak tifloteknologia izena du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.