Bragako artzapezpikuaren jauregia
Bragako artzapezpikuaren jauregia (portugesez: Paço Arquiepiscopal) Portugalgo Braga hirian kokatzen den jauregia da, Bragako artzapezpikuaren egoitza izan zena.
Bragako artzapezpikuaren jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Braga |
Portugalgo hiria | Braga |
Freguesia | Braga (Maximinos, Sé e Cividade) |
Koordenatuak | 41°33′03″N 8°25′37″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | Public Library of Braga (en) ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Baroque architecture in Portugal (en) ![]() |
Ondarea | |
Arkitektua
Hiru eraikinek osatzen dute, "U" itxura daukatenak eta erdian, hegoaldera begira, jauregiaren enparantza (Largo do Paço) dago.
Ekialdeko eraikina da zaharrena, XIV eta XV mendean eraiki zen eta Santa Barbara lorategiak ditu alboan. Gotikoa da eta gotorleku itxura handia du. Mendebaldeko hegalak udaletxearen plazara ematen du. XVIII mendekoa da eta Portugal iparraldeko barroko estiloan eraiki zen. Liburutegi publikoa eta Bragako barrutiko artxibategia daude bertan.
Azkenik hegoaldeko zatia dago eta XVI eta XVIII mende arteko hainbat eraikinek osatzen dute. Gaur egun bertan dago Minhoko Unibertsitateko errektoregoa.
Iruditegia
- Jauregiaren aurrealdea, gaur egun liburutegia.
- Hegoaldeko aurrealdea, jauregiaren enparantza.
- Ekialdeko horma eta Santa Barbara lorategiak.
- Santa Barbara lorategiak.