Braeriach

Braeriach (Eskoziako gaeleraz: Bràigh Riabhach edo Am Bràigh Riabhach) Eskoziako hirugarren mendirik garaiena da, soilik Ben Nevis eta Ben Macdui mendiak garaiagoak direlarik.

Braeriach
Bràigh Riabhach
Datu orokorrak
Garaiera1.296 m
Prominentzia461 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak57°04′42″N 3°43′42″W
MendikateaCairngorms
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire
Babestutako-eremuaCairngorms Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna
Ohiko bideaSugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena

Geologia

Cairngorms mendilerroaren mendebaldeko punturik garaiena da, Lairig Ghru pasabideak mendilerroaren erdigunetik banatzen duelarik (erdigune honetan Ben Macdui eta Cairn Gorm mendiak daude). Gailurrak ilargi erdi itxura du, inguruan hainbat zirku dituelarik. Azken mendean zehar iparraldeko aurpegian kokatzen den Garbh Coire Mor zirkuan elurra bost aldiz urtu da: 1933, 1959, 1996, 2003 eta 2006an[1] eta bertan irauten duten elur orbain edo arrastoak Eskoziako elur orbain luzeenak dira.

Igoera bidea

Ziurrenik Braeriach mendira igotzeko ibilbide ohikoena Cairn Gorm ski guneko errepidean dagoen Sugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena da. Igoerako ibilbidearen luzehera 9 kilometro ingurukoa da.

Iruditegia

Kanpo estekak

  1. Royal Meteorological Society "Weather" March 2007 vol62, no.3
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.