Brad Pitt
Brad Pitt (Shawnee, Oklahoma, 1963ko abenduaren 18a)[1] estatubatuar aktore, ekoizle eta gizarte ekintzailea da.
Brad Pitt | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Bradley Pitt |
Jaiotza | Shawnee (Oklahoma), 1963ko abenduaren 18a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Springfield (Missouri) Los Angeles |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Familia | |
Aita | William Alvin Pitt |
Ama | Jane Etta Hillhouse |
Ezkontidea(k) | Jennifer Aniston (2000ko uztailaren 29a - 2005eko urriaren 2a) Angelina Jolie (2014ko abuztuaren 23a - 2019ko apirilaren 12a) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Missouriko Unibertsitatea Kickapoo High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Roy London Ivana Chubbuck |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, ahots-aktorea, modeloa, executive producer (en) eta telebista-ekoizlea |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 1,8 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Bizitza ibildidea
2005ek aurrera, Angelina Jolie aktorearekin ezkonduta bizi izan zen, baina 2016an, banandu egin ziren.[2] Sei seme-alaba dituzte: Maddox, Pax, Zahara, Silo, Knox eta Viviene. Aurretik, Jennifer Aniston aktorearekin (2000-2005) ere ezkonduta egon zen.[3] Ezagutzen zaizkion aurreko beste bikotekide batzuk Gwyneth Paltrow eta Juliette Lewis aktoreak izan dira.
Benetako izena Willian Bradley Pitt du, baina jende gehienak Brad Pitt deitzen du.[1] Shawneen (Oklahoman) jaio zen, baina jaio eta gero guraso Jane eta Willian nahiz anaia-arrebakin (Doug eta Julie) Springifieldera (Missourira) joan zen. Kickapoo eskolan ikasten zuen eta bertan, zenbait kirol praktikatu: adibidez, golfa, tenisa eta igeriketa ikasle taldeetan (Key eta Forensics). Horretaz gain, mahai-inguruetan eta musikaletan ere parte hartu zuen. 1982an Missouriko Unibertsitatera joan zen, kazetaritza eta publizitatea ikastera, baina unibertsitateko titulua jaso baino bi aste lehenago, dena uztea erabaki zuen, Los Angelesetara antzerki klaseak jasotzeko, zinema eta antzerkia benetako grina zituen eta.
Famatu bihurtu baino lehen, lan batzuk egiten zituen: esate baterako, gidari edo maskota gisan (oilo-jatetxe batentzat). 1987an, zineman agertu zen lehen aldiz, baina ez kredituetan. Gero, telesailak egiten hasi zen, adibidez, Dallas, Comando Especial... baita film batzuk ere (Thelma & Louise, Johnny Suede, Cool Word, Ibaiak zeharkatzen du), baina arrakasta ez zen heldu 1994 arte, Elkarrizketa banpiroarekin: Banpiroaren Kronikak filmarekin.
Film horren ondoren, gehiago egin zituen: Udazkeneko kondairak, Seven, 12 tximino, Zazpi urte Tibeten, etab. Laburbilduz, egun ospe handiko aktore eta zine ekoizle da.
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1987 | No Way Out | Festako ofiziala | |
1987 | No Man's Land | Zerbitzaria | |
1987 | Less Than Zero | Parrandazalea | |
1987 | Growing Pains | Jeff | Atalak: "Who's Zoomin' Who?" "Feet of Clay" |
1987 to 1988 | Dallas | Randy | 4 atal |
1988 | 21 Jump Street | Peter | Atala: "Best Years of Your Life" |
1987 | Happy Together | Brian | |
1987 | Cutting Class | Dwight Ingalls | |
1987 | Head of the Class | Chuck | Atala: "Partners" |
1987 | Freddy's Nightmares | Rick Austin | Atala: "Black Tickets" |
1990 | The Image | Kamaralaria | Telefilma |
1990 | Too Young to Die? | Billy Canton | Telefilma |
1990 | Glory Days | Walker Lovejoy | 6 atal |
1991 | Across the Tracks | Joe Maloney | |
1991 | Thelma & Louise | J.D. | |
1991 | Johnny Suede | Johnny Suede | |
1992 | Contact | Cox | |
1992 | Cool World | Frank Harris detektibea | |
1992 | A River Runs Through It | Paul Maclean | |
1993 | Kalifornia | Early Grayce | |
1993 | True Romance | Floyd | |
1994 | The Favor | Elliott Fowler | |
1994 | Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles | Louis de Pointe du Lac | |
1994 | Legends of the Fall | Tristan Ludlow | |
1995 | Seven | David Mills | |
1995 | 12 Monkeys | Jeffrey Goines | |
1996 | Sleepers | Michael Sullivan | |
1997 | The Devil's Own | Francis "Frankie" Austin McQuire/Rory Devaney | |
1997 | Seven Years in Tibet | Heinrich Harrer | |
1997 | The Dark Side of the Sun | Rick | |
1998 | Meet Joe Black | Joe Black/Kafetegiko gizona | |
1999 | Fight Club | Tyler Durden | |
1999 | Being John Malkovich | Bere burua antzeztuz | Kameoa |
2000 | Snatch | Mickey O'Neil | |
2001 | The Mexican | Jerry Welbach | |
2001 | Spy Game | Tom Bishop | |
2001 | Ocean's Eleven | Rusty Ryan | |
2001 | Friends | Will Colbert | Atala: "The One with the Rumor" |
2002 | Full Frontal | Bere burua antzeztuz | |
2002 | Confessions of a Dangerous Mind | Brad, 1. ezkongabea | |
2003 | Sinbad: Legend of the Seven Seas | Sinbad | Ahotsa |
2003 | Abby Singer | Bere burua antzeztuz | Kameoa |
2004 | Troy | Akiles | |
2004 | Ocean's Twelve | Rusty Ryan | |
2005 | Mr. & Mrs. Smith | John Smith | |
2006 | Babel | Richard | |
2007 | Ocean's Thirteen | Rusty Ryan | |
2007 | The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford | Jesse James | |
2008 | Burn After Reading | Chad Feldheimer | |
2008 | The Curious Case of Benjamin Button | Benjamin Button | |
2009 | Inglourious Basterds | Aldo Raine tenientea | |
2010 | Megamind | Metroko gizona | Ahotsa |
2011 | The Tree of Life | O'Brien jauna | |
2011 | Moneyball | Billy Beane | |
2011 | Happy Feet Two | Will the Krill | |
2012 | Cogan's Trade | Jack Cogan | |
2012 | World War Z | Gerry Lane | |
2013 | 12 Years a Slave | Samuel Bass | |
2013 | The Counselor | Westray | |
2014 | Fury | Don "Wardaddy" Collier | |
2015 | By the Sea | Roland | |
2016 | Allied | Max Vatan | |
2017 | War Machine | Gen. Glen McMahon | |
2018 | Deadpool 2 | Vanisher | Kameoa |
2019 | Once Upon a Time in Hollywood | Cliff Booth | |
2019 | Ad Astra | Major Roy McBride |
Sariak eta izendapenak
Oscar Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Taldeko gizonezko aktore onenari | 12 Monkeys | Izendatua |
2008 | Gizonezko aktore onenari | The Curious Case of Benjamin Button | Izendatua |
2011 | Gizonezko aktore onenari | Moneyball | Izendatua |
Film onenari (ekoizlea) | Izendatua | ||
2013 | Film onenari (ekoizlea) | 12 Years a Slave | Irabazle |
2015 | Film onenari (ekoizlea) | The Big Short | Izendatua |
2019 | Taldeko gizonezko aktore onenari | Once Upon a Time in Hollywood | Irabazle |
Urrezko Globo Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1994 | Gizonezko aktore onenari - Drama | Legends of the Fall | Izendatua |
1995 | Taldeko gizonezko aktore onenari | 12 Monkeys | Irabazle |
2006 | Taldeko gizonezko aktore onenari | Babel | Izendatua |
2008 | Gizonezko aktore onenari - Drama | The Curious Case of Benjamin Button | Izendatua |
2011 | Gizonezko aktore onenari - Drama | Moneyball | Izendatua |
Film onenari - Drama (ekoizlea) | Izendatua | ||
2013 | Film onenari - Drama (ekoizlea) | 12 Years a Slave | Irabazle |
Minisaila edo Telefilme onenari (ekoizlea) | The Normal Heart | Izendatua | |
2015 | Film onenari - Komedia edo musikala (ekoizlea) | The Big Short | Izendatua |
2018 | Film onenari - Komedia edo musikala (ekoizlea) | Vice | Izendatua |
2019 | Taldeko gizonezko aktore onenari | Once Upon a Time in Hollywood | Irabazle |
Erreferentziak
- «Brad Pitt Biography : People.com» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- (Gaztelaniaz) Sandoval, Pablo Ximénez de. (2016-09-23). «Angelina Jolie y Brad Pitt se separan» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- «Brad Pitt Biography : People.com» web.archive.org 2016-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Brad Pitten IMDBko fitxa
- (Ingelesez) Brad Pitten zaletu eta jarraitzaileen webgunea