Bracara Augusta

Bracara Augusta Portugalgo iparraldean dagoen Braga hiriko erromatar izena da.

Bracara Augusta
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaBraga
Koordenatuak41°32′39″N 8°25′19″W
Map

    Historia

    Augusto enperadoreak aurreko herrixka indigena baten gainean sortu zuen k.a. 16an, eskualdea behin betiko baketu ondoren. Hasieran Transduriana probintzia iragankorrean eta gero Tarraconensisen barruan sartu zuten.

    Iturri batzuen arabera- Plinio eta Ptolomeo- brakariar tribu zeltaren hiriburua zen eta haiengandik hartuko zuen bere izena.

    Flaviarren garaian, Bracara Augustak udal estatutua jaso zuen eta conventus baten egoitza bilakatu zen, Conventus Bracarensis izenekoarena hain zuzen ere. Garai haietan eskualde zabal batean funtzio administratiboak izan zituen.[1]

    Dioklezianoren erreformaz geroztik, Gallaecia probintzia berriko hiriburu izatera pasa zen. Une honetan jada apezpikuaren egoitza zen.

    V. mendearen hasieran, inbaditzaile sueboek hiria hartu zuten eta baita euren erresumako hiriburu bezala ere aukeratu zuten. 585ean Leovigildok Bisigodoen Erresumarako konkistatu zuen.

    Aztarnategia

    Egun, erromatar hiritik, eraikin batzuen hondakinak kontserbatzen dira. Santiagoren Seminarioko klaustroan egindako indusketetan, zutabe hondarrak zituen gela handi bat aurkitu zuten, erdian mosaikoz apaindutako igerileku bat zuena. Ziur asko, bainuetxe edo instalazio termal baten zati izan zen. Universidade do Minhok eginiko indusketetan, terma batzuk aurkitu zituzten. Fonte do Indoloko eremuan, egungo Raio kalean eta erromatar hiriaren antzinako perimetrotik kanpo, Tongoenabiagus jainkoari sagaratutako eraikin erlijioso bat egongo zen.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.