Brabanteko Dukerria
Brabanteko Dukerria (nederlanderaz: Hertogdom Brabant; frantsesez: Duché de Brabant) Europako antzinako dukerria izan zen, Mosa eta Eskalda ibaien artean kokatua, egun Belgikaren (Anberes, Flandriako Brabante eta Valoniako Brabante) eta Herbehereen (Noordbrabant) artean banatua.
Brabanteko Dukerria Hertogdom Brabant (nl) Duché de Brabant (fr) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1183 – 1795 | |||||||
Dukerria | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Brusela | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa Flandriera | ||||||
Historia | |||||||
|
Historia
Nerbiarren lurraldea zen erromatarrek eta frankoek hartu baino lehen; Brabante Austrasia eta Lotaringiako erresumen eremua izan zen. IX. mendean lau konderritan banatua zegoen, eta Lovainako kondeen eskuetara igaro zen XII. mende hasieran (1106); garai hartan bihurtu zen dukerri.
1406. urtean Valois-Burgundiako etxeko adar gazteak hartu zuen oinordekotzan, eta 1430ean Borgoinako duke Filipe III.a Onak berreskuratu zuen. Geroago Austriako etxeak (Maximiliano I.a enperadorea) hartu zuen herentzian, eta 1553tik aurrera Espainiako Austrien esku geratu zen. Brabanteko iparraldea matxinatu ziren Herrialde Batuen esku geratu zen 1609an, eta Utrechteko Itunak (1713) Austria Etxeko Habsburgotarren eskubidea berretsi zuen, hegoaldeari dagokionez.
1795ean, frantsesek hegoaldeko Herbehereak okupatu zituztenean desegin zen dukerria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.