Braşov

Braşov (alemanez: Kronstadt; 1950 eta 1960 artean, Orasul Stalin; errumanieraz, Stalinen Hiria) Errumania erdialdeko hiria da, Transilvaniako Alpeen ipar-ekialdean dagoena, eta Braşov barrutiko hiriburua; 277.945 biztanle (2007). Hiriak Erdi Aroko kutsua gorde du; ondoko eraikinak aipatzekoak dira: Udaletxea (XV. m.); Eliza Beltza, Alemaniako gotikoa, (XV. m.); San Bartolome eliza (XIII-XVI. m.), San Nikolas eliza (XIV-XVII. m.) eta XV. mendeko gotorlekuaren hondakinak. Turismo-hiria da. Izen bereko eskualdeak 5.351 km2 eta 665.097 biztanle ditu (1983). Errumaniako industrialde garrantzitsuenetakoa da.

Braşov
Brașov
Kronstadt
Brassó
municipality of Romania (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errumania
JudețBraşov konderria
AlkateaAllen Coliban (en) Itzuli
Izen ofizialaBrașov
Orașul Stalin
Brașov
Brassó
Kronstadt
Jatorrizko izenaBrașov
Kronstadt
Brassó
Posta kodea500001–500670
HerriburuaBrașov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak45°39′N 25°36′E
Map
Azalera267 km²
Altuera600 m
Demografia
Biztanleria237.589 (2021eko abenduaren 1a)
−53.154 (2016)
Dentsitatea889,85 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1234
Telefono aurrizkia0268
Ordu eremuaEkialdeko Europako Udako Ordutegia
Hiri senidetuakLinz, Tampere, Tours, Győr, Rishon LeZion, Holstebro, Musashino, Gante, Leeds, Minsk, Trikala, Venaria Reale, Cleveland, Arbil, Netanya, Limasol, Kemer, Kastoria, Burgas eta Bijeljina
MatrikulaBV
brasovcity.ro

Historia

Zaldun teutoiek sortu zuten XIII. mendean; XV. eta XVI. mendeetan Braşov Transilvaniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1916ko abuztuan, armada errumaniarra sartu zen hirian. 1940an, Alemania naziak Transilvaniaren iparraldea Hungariari eman zion Vienako bilkuran, Braşovek Errumaniaren parte izaten segitu zuen. 1960an, Antzoki Dramatikoaren eraikina inauguratu zen. 1971n, Braşoveko Unibertsitatea fundatu zen. 1989ko abenduan Iraultza izan zen. Braşoven bortxazko gertaera ugari izan ziren, eta pertsona asko hil ziren.

1990ean, Richter eskalan 6,9°-ko magnitudeko lurrikara gertatu zen; eta 2004an ere, beste lurrikara handi bat gertatu zen, 6°-koa. 2005ean, Braşoveko metropoli-barrutia eratu zen. Hiria bera eta bere ingurukoak kontuan hartuta, 400.000 biztanle inguru ditu.

Hiri eta herri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.