Brú na Bóinne

Brú na Bóinne (literalki "Boyneko Jauregia" irlandar gaeleraz) Irlandako Meatheko konderrian kokatutako multzo arkeologiko bat da. Stonehenge baino 1.000 urte inguru lehenago eraikitako historiaurreko nekropoli bat da. Gizarte tribaleko kiderik garrantzitsuenak lurperatzeko eraiki zen.

Brú na Bóinne
Brú na Bóinne
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Meatheko konderria
Ur-masaBoyne ibaia
Koordenatuak53°41′34″N 6°26′58″W
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 3500
SuntsipenaK.a. 2500
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (iii) eta (iv)
Erreferentzia659
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1993 (XVII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Guneak hiru aztarnategi arkeologiko ezberdin hartzen ditu: Newgrange, Knowth eta Dowth. Barruti guztia multzoko bisitari zentrutik bisita daiteke.

Newgrange

Sakontzeko, irakurri: «Newgrange»

Hiruretatik ezagunena da. Laurogei metroko diametroa eta hamairu metroko altuera duen tumulu lau bat da. Tumuluaren barnean Burdin Aroko korridorezko hilobi bat dago.

Knowth

Sakontzeko, irakurri: «Knowth»

Newgrangetik iparmendebaldera kokatua honen garai berean eraiki zen. Newgrange bezain ezaguna ez den arren, hura baino handiagoa da, baita arkeologikoki garrantzitsuagoa ere.

Dowth

Sakontzeko, irakurri: «Dowth»

Hirugarren tumulua Newgrangen antzekoa da tamainari dagokionez, baina pixkat garaixeagoa da. Nahiko kaltetua dago, eta beraz publikoarentzako itxita mantentzen da.

Gune zeremonial txikiagoak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.