Brígida del Río

Brígida del Río edo Peñarandako emakume bizarduna (XVI. mendea) Felipe II.aren gortesaua izan zen.

Brígida del Río

Bizitza
Jarduerak
Jarduerakgortesaua

Biografia

Bere bizarra zela eta Brígida del Río famatu egin zen XVI. mendean. Habsburgotarrak sustatutako bitxikerien gortearen parte izan zen, itsusiak edota arraroak ziren horiek errege-erreginen dotorezia eta edertasuna nabarmentzen zuten eta. Brigida Felipe II.aren gortera eramana izan zen, norbaiten jabetza ote zuen ez dago argi. Madrilen eta Valentzian egon zela ezaguna da, baita ere erakutsia izateagatik dirua jasotzen zuela.[1]

Margolanetan

1590an Juan Sánchez Cotán margolariak Felipe II.aren gortean egon zenean Brigidaren erretratua egin zuen. Ondoren, Covarrubiasek irudi hori erabili zuen bere Emblemas morales (1610) liburuan eta irudia ezagutarazi zen. Juan de Ribera, Diego Valentín Díaz edota Astorgako markesak bere erretratuak zituzten.[1][2] Pedro Salazar de Mendozaren margolan kolekzioan Brigidaren beste erretratu bat zegoela uste da, 1629 urte inguruan, baina ordutik ez da bere berririk izan, erretratu hau Toledon zegoen, Sánchez Cotánen erretratua bezala eta horregatik baliteke ere koadro berdina izatea.[3] Egun, Sánchez Cotánen margolana Pradoko Museoan dago gordeta, baina ez dago erakusgai.[4] Bizarrak sexualitateari lotutako esanahia zuen garai honetan, gizonen berotasunari eta emakume hauen ohitura txarrei eta ustezko lizunkeriari lotuta.[4]

Literaturan

Garaiko hainbat literatur lanetan Brigidaren aipamena egiten da, besteak beste, Mateo Alemánen Guzmán de Alfarache (1599) eleberrian, Sebastián de Covarrubias-en Tesoro de la Lengua Castellana (1611) liburuan, Jerónimo de Alcaláren El donado hablador (1624) liburuan eta Fracisco de Quevedok A la barba de los letrados sonetoan, azken honek María de Peñaranda izena jartzen dio.[1]

Bibliografia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «La barbuda de Peñaranda, entre mujer y hombre» abc 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  2. (Gaztelaniaz) «"Brígida del Río, ""la barbuda de Peñaranda"""» Mis Museos (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  3. (Gaztelaniaz) Burgueño, María Jesús. (2017-07-19). «Conoce la historia de Brígida del Río, la barbuda de Peñaranda que pintó Sánchez Cotán» Revista de Arte - Logopress (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  4. «Brígida del Río, la barbuda de Peñaranda - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.