Tenedos
Tenedos (grezieraz: Τένεδος, Tenedhos, latinez: Tenedus) edo Bozcaada (turkieraz), Turkiako hirugarren uharterik handiena da, Egeoko ipar-ekialdean dagoena.[1]
Tenedos | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 192 m |
Mota | uharte |
Azalera | 37,6 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°49′N 26°03′E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Çanakkale probintzia |
Ur-gorputza | Egeo |
Leku geografikoa | Marmarako itsasoa Egeo |
Iparraldean Imbros uharte turkiarraren eta ipar-mendebaldean Lemnos uharte greziarren artean dago, hego-mendebaldean Agios Efstratios eta hegoaldean Lesbos uharteak ditu. Uhartearen inguruko irlatxoak edo harkaitzak, denak jenderik gabekoak, Çanakkale probintziako izen bereko barruti eta udalaren zatitzat hartzen dituzte.
Barrutiko hiriburua, ekialdeko kostaldean dagoen Bozcaada hiri txikia da, non antzinako veneziar gaztelu bat nabarmentzen den. Uharte menditsua (mendirik altuenak- Göztepe muinoa - 191 metroko altuera du) eta basotsua da. 2012an 2.465 biztanle zituen eta azalera 39,9 km²-koa da.
Erreferentziak
- (Grezieraz) Αλεξάνδρου, Δημήτρης. (2002). Ίμβριοι-Τενέδιοι ΟΙ ΕΛΛΗΝΕΣ ΠΟΥ ΞΕΧΑΣΑΜΕ. Ερωδιός ISBN 978-960-7942-37-1..