Boys Town (filma)
Boys Town (euskaraz Mutilen Hiria) 1938ko Norman Taurog estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama filma bat da. Aita Edward J. Flanagan irlandar-estatubatuar apaizaren bizitzan eta hark Nebraskan sortutako Boys Town udalerri eta erakundean oinarritua dago. Spencer Tracy, Mickey Rooney eta Henry Hull aktoreek antzeztu zuten.
Boys Town (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1938 |
Izenburua | Boys Town |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Norman Taurog |
Gidoigilea(k) | Eleanore Griffin Dore Schary John Meehan |
Antzezlea(k) | |
Spencer Tracy Mickey Rooney Henry Hull Leslie Fenton Gene Reynolds Edward Norris Addison Richards Bobs Watson Jonathan Hale John Wray Minor Watson Tommy Noonan Claire McDowell William Worthington King Baggot Edward Hearn John Hamilton Kane Richmond Barbara Bedford Everett Brown Sidney Miller Frankie Thomas George Cooper Jay Novello | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John W. Considine Jr. (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Elmo Veron (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cedric Gibbons |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Edward Ward |
Argazki-zuzendaria | Sidney Wagner |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nebraska |
Historia | |
Jasotako sariak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() Argumentu onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() Argumentu onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() Eleanore Griffin, Dore Schary Zuzendari onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() Norman Taurog Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() Spencer Tracy Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 11th Academy Awards (en) ![]() John Meehan, Dore Schary |
boystownmovie.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1938ko Argumentu onenaren Oscar Saria (Eleanore Griffin eta Dore Schary) eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Spencer Tracy) irabazi zituen, azken honek sari berbera bigarren aldiz jarraian irabazi zuen, aurreko urtean Captains Courageous filmeko antzezpenarengatik jaso baitzuen.
Argumentua
Aita Flanaganek (Spencer Tracy) denen aurreikuspen eta usteen aurka "mutilen hiria" sortzea lortu du, gaztetxo gatazkatsu edo arras bihurriak bizi eta fundamentuzko pertsonak izateko heziketa jasotzen duten lekua. Whitey (Mickey Rooney) mutil horietako bat da, baina handik zenbait alditan ihes egin du. Lehenbizikoan goserik itzuli da, bigarrenean bere adiskide bat zauritu zelako, eta azkeneko aldian bere anaiaren gaizkile taldera batu da. Aita Flanagan eta bere mutilek taldea atzematea lortu eta herritarrek eskeintzen zuten diru-saria jasoko dute. Diru horrekin "hiriaren" etorkizuna ziurtatua dago.
Aktoreak
- Spencer Tracy: Aita Flanagan
- Mickey Rooney: Whitey Marsh
- Henry Hull: Dave Morris
- Leslie Fenton: Dan Farrow
- Gene Reynolds: Tony Ponessa
- Edward Norris: Joe Marsh
- Addison Richards: Epailea
- Minor Watson: Artzapezpikua
- Jonathan Hale: John Hargraves
- Bobs Watson: Pee Wee
- Martin Spellman: Skinny
- Mickey Rentschler: Tommy Anderson
- Frankie Thomas: Freddie Fuller
- Jimmy Butler: Paul Ferguson
- Sidney Miller: Mo Kahn
- Janet Beecher: Graves andrea
- Everett Brown: Barky
Kanpo estekak
- Boys Town filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Boys Town filmaren webgunea (Ingelesez)
- Boys Town filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)