Bouriate poni

Bouriate ponia, (errusieraz: buryatskaya), Errusiako Siberiako Buriatiako errepublikan zabaldutako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Bouriate ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Errusia
SinonimoakBouriateko zaldia. Zabaikal. Transbaïkal

Zaldi arraza hau antzinekoa da, eta ondo moldaturik dago bertako eguraldi zakarrari aurre egiteko, Siberiako neguetan, batzuetan, 40 grado zeropeko tenperaturak izaten omen baitira gauetan.

Poni hauek trinko eta indartsuak dira. Antzineko poni arrazen zenbait ezaugarri dauzkate, hala nola zebra-arraiak hanketan.

Poni hauek oro har zelarako erabiltzen dira, baina baita garraiorako zein baserriko lanak egiteko.

Etimologia

Siberiako bertakoek zabaikal edo transbaïkal deitzen dute zaldi hau.

Arrazaren historia

Duela ehunka urte bouriate poniak Baikal lakuaren inguruko eskualde batean hedatzen dira lehen esan bezala Buriatia errepublikan.

Antza bouriate arraza mongoliar eta txinar ponien ondorengoa da. Arraza honek antzekotasun handia dauka mongoliar zaldiarekin.

Bouriate ponietan nabarmenak dira mongoliar zaldiaren hainbat ezaugarri

Erreferentziak

    Bibliografia

    • "International Encyclopedia of Horse breeds". Egileak; Bonnie Lou Hendricks eta Anthony A. Dent.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.