Zapore-belar

Zapore-belarrak, usain on belarrak[1] edo bouquet garni (euskaraz: «sorta hornitu») Frantziako gastronomiaren oinarrizko ongailua da. Hari batekin lotutako belar onez osatutako sorta da, eta haragi- eta hegazti-erregosi, ragut-, zopa- eta salda-mota askoren osagaia da. Oro har, gainerako osagaiekin irakiten da, baina kendu egiten da jakia zerbitzatu behar denean.

Zapore-belar
ongailu eta Ongailu
OsagaiakThymusa eta erramu hostoa
Historia
JatorriaFrantzia

Etxean egiteko erraza da, baina barazki-dendetan egina erosi ohi da.

Errezeta

Ez dago zapore-belarretarako errezeta orokorrik, baina errezeta gehienek perrexila, ezkaia eta erramu-hostoak dituzte. Errezetaren eta eskualdearen arabera, zapore belarrak basilikoa, perrexil heze hostoak, apoperrexila, erromania, azitraia, binagrera, oreganoa, martorria eta porru-hosto zati bat ere izan ditzake. Zapore-belarrak saldak lurrintzeko erabiltzen da, eta horiek egosteko azken fasean gehitzen da.

Erabilera

Erreferentziak

  1. «bouquet» Nola Erran (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.