Boukha

Boukha Tunisian pikuekin prestatzen den pattarra da. Herrialdean Judu komunitatea identifikatzen duen edaria ere bada.

Boukha
fruit brandy (en) Itzuli
Historia
JatorriaTunisia

Boukha egiteko pikuak lehenik lehortu eta ondoren beratu egiten dira, jarrian hartzitu eta azkenik destilatu pattarra egiteko. Guztizko alkohol-graduazioa % 37,5 ingurukoa da. Garaiko tenperaturan bazkari ostean edo jelarekin aperitibo moduan zerbitzatzen da. Boteila izozkailuan sartu ohi da ere. Koktel desberdinak prestatzeko ere erabili izan da, fruta mazedonia edo bestelako azkenburukoak prestatzeko ere. Juduek Kosher bezala onartzen dute.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.